94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTEAGA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arteagako Kontzejuak, 2014ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2014ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arteagan, 2014ko apirilaren 29an.–Kontzejuko burua, Martín Ezcurra Villar.

Iragarkiaren kodea: L1406921