94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan enkantea

Arantzako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, 2014ko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–872 insignis pinu, 322 larizio pinu eta 52 laritzek osatutako lotea, 572 m³ zur, 327 m³ bilgarri eta 85 m³ egur egiten dutenak. 25.242,00  euroko prezioa dute, BEZa kanpo.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Arantzako dermioan daude, Argantzoro, Ekaitzako bidea eta Zerraldokoborda alderdietan.

Proposamenak Arantzako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira (eredua eranskinean). Horretarako epea 2014ko maiatzaren 29ko eguerdiko ordu bietan amaituko da. Proposamenak maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, irekiko dira.

Eskatzaileek beren agirietan hau sartuko dute: enpresaren sailkapen agiria, eskatzailearen IFZ eta hasierako prezioaren %5 gordailuan sartu izanaren gordekina.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Udaleko Idazkaritzan daude interesdunen eskura.

Arantzan, 2014ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

ERANSKINA

Proposamen eredua

Izena: ......................................................................., bizitokia: .............., helbidea: ..........................................................., NAN zenbakia: ..............., nire izenean edo hau ordezkatuz: ..................... IFK zenbakia: ........., helbidea: ..................., enpresaren sailkapen agiria dudana, oihan enkante honen iragarkiaren berri izanik (872 insignis pinu, 322 larizio pinu eta 52 laritzen probetxamendua) eta orobat hura gobernatzen duten baldintzen agiriaren berri izanik eta onarturik, zenbateko hau eskaintzen dut delako aprobetxamenduaren truke: ......................... euro (..........), letra eta zenbakitan emana.

Iragarkiaren kodea: L1406630