94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Agoizko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2014ko maiatzaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agoizko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1406910