94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 808/2013 prozedura arrunta

Laura Pou Ampuerok, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan lan kontratua langilearen borondatez amaitu izanari buruz bideratzen ari den 0000808/2013 prozedura arruntean, epaia eman da, eta interesdunen eskura dago, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta TB Solutions Advanced Technologies, S.L.ri, Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri, TB Solutions Technologies Software, S.L.U.ri, TB Solutions Security, S.A.ri, TB Confetitika, S.L.U.ri, TB Solutions Sevenclick, S.L.ri eta Another Code, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Zaragozako, Nafarroako eta Bartzelonako aldizkari ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten komunikazioenak edo ebazpenenak, edo epatzeenak.

Zaragozan, 2014ko urtarrilaren 2an.–Idazkari judiziala, Laura Pou Ampuero.

Iragarkiaren kodea: J1406664