94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko Burutzaren 35/2014 ebazpena,
2014ko maiatzaren 5ekoa

Izarbeibarko Mankomunitateko buru María Teresa Iradiel Ibáñez eritasun bajan dagoenez eta, beraz, Mankomunitateko Burutzako lanak egin ezin dituenez, beharrezkoa da behar diren neurriak hartzea delako burutza ordezkatzeko aipatu egunetan, hori guztia Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) xedatzen denarekin bat.

Horiek horrela, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Mankomunitateko buruorde Ángel Munárriz Larrea izendatzea, Izarbeibarko Mankomunitateko buruaren eginkizunetan ari dadin, gaurdanik eta eritasun bajak irauten duen bitartean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea, arestian azaldutako aginduekin bat, berehala betearazi behar bada ere.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Mankomunitateko buruak agindu eta sinatu du, idazkari naizen honen aitzinean.

Garesen, 2014ko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1406925