94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERARTEKO KIROL MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Erriberarteko Kirol Mankomunitatearen batzarrak, 2014ko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldiko aurrekontuak eta haiek betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, bertzerik gabe onetsirik geldituko dira.

Azkoienen, 2014ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: L1406928