94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERARTEKO KIROL MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberarteko Kirol Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2014ko apirilaren 15ean egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2013ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2014ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: L1406914