94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Ordenantza, Elkoazko mugapean (Urraulgoiti) dagoen Aretako hermendiko onddo, ziza eta gainerako natur produktuen aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Elkoazko mugapean (Urraulgoiti) dagoen Aretako hermendiko onddo, ziza eta gainerako natur produktuen barrutiaren eta arauketaren espedientea, eta aprobetxamendu horiek arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Orobat, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 88.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, haren bidez onetsi baitzen Mendien gaineko Erregelamendua, hilabeteko epea ematen da, alegazioak aurkezteko.

Urraulgoitin, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1406927