94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Borondatezko birzatiketa proiektua.
Behin betiko onespena

Larragako Udaleko Alkatetzak abenduaren 13an eman 174/2013 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Larragako Udal Planeko “Los Pinos” exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua (2. poligonoko 707, 708 eta 763 -puska bat- lurzatiak, El Pinar kalean). Sustatzaileak dira Udala bera, Conrado Garcia Napal eta Miguel Suescun López. Borondatezko birzatiketa sistemaren bidez tramitatu da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egon da hogei egunean, iragarkia argitaratu ondotik 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, bai eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere. Epea iragan baita alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da, aipatutako 168. artikuluko c) atalari jarraituz eta Alkatetzaren Ebazpenean eta aipatu iragarkietan ezartzen zen bezala.

Argitara ematen da foru lege hori bete beharrez.

Larragan, 2014ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1406937