94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Terrazak paratzeko ordenantza. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2014ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, delako ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1406926