94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituena. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2014ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, delako ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1406924