94. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

186/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Hirugarren Adineko eta Desgaitasuneko Egoitzetan loturak erabiltzeko protokoloa onesten duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, I. tituluan, gizarte zerbitzuen hartzaileen eskubide eta betebeharren katalogoa biltzen du eta egoitzetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen berariazko eskubide eta betebeharrak arautzen ditu.

Foru lege horren 8. artikuluan ezartzen da egoitzetako zerbitzuen erabiltzaileen eskubideetako bat dela immobilizazio edo murrizketa fisiko edo tratamendu farmakologikorik ez jasatea sendagileak agindu eta gainbegiratu gabe, non ez dagoen erabiltzailearen nahiz hirugarrenen segurtasun fisikorako arrisku berehalakorik, eta egiten diren jarduketak dokumentu bidez justifikatu beharko dira erabiltzailearen espedientean, erregelamenduz ezartzen den moduan eta, bestetik, Fiskaltzari jakinarazi beharko zaio.

Artikulu horren arauak garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruan lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 221/2011 Foru Dekretua onetsi zen (2011ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 14koa).

Foru dekretu horrek argi eta zehatz definitzen du loturaren kontzeptua, baita haren aldaerak ere, ez dadin kontzeptuzko nahasmendurik izan, eta prozedurako berme batzuk ezartzen ditu Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera, hau da, medikuaren manuz agintzen diren loturak erabiltzeko. Gainera, foru dekretuak argibide ondoko baimen beharrezkoa arautzen du lotura fisikotzat jotako edozein metodo aplikatzeko. Argibide ondoko baimenaren dokumentu hori aipatu dekretuaren 5.c) eta 7. artikuluetan dago arautua; nahitaezkoa dela aurreikusten da, araudian berean jasotako aparteko kasuetan izan ezik, eta banakakoa dela aplikatu gogo den lotura bakoitzeko, baita erabiltzaileak edo hurbilekoek idatzita uko egiten ahalko diotela haren aplikazioari.

Nafarroako Foru Komunitateko Osasun Arloko Eskubide eta Betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen 49.9 artikuluaren esparruan gauzatu behar da aldez aurretik informazioa jasotzeko eta argibide ondoko baimenaren dokumentua sinatzeko eskubide hori.

Orobat, irailaren 28ko 221/2011 Foru Dekretuak zenbait berme jasotzen ditu botika psikotropikoak eta oheko barandak erabiltzeko; izan ere, “per se” loturak izatera iritsi gabe, kontrol zorrotz baten xede izan behar dute, ez dadin erabilera desegokirik izan, ezta haien ondoriozko istripurik ere.

Beraz, aipatu foru dekretuak ezarritakoan oinarrituta eta haren 20.2 artikuluaren aginduan aurreikusitakoa betez, Hirugarren Adineko eta Desgaitasuneko Egoitzetan loturak erabiltzeko protokolo bat onetsi behar da; bertan, zentroko profesionalek loturak erabiltzeko dituzten nahitaezko gutxieneko batzuk ezartzen dira, baita erregistro ugari ere, protokoloa aplikatzen den esparruko zentro guztiek eduki beharko dituztenak.

Zentroek, erabilerarako jarraibide horiei eta erregistroei esker, loturen erabilera arrazionalagoa eta justifikatuagoa eginen dute, denbora tarte laburragoetan eta, betiere, haiek desagertzea edo metodo ez hain murriztaileekin ordeztea helburu izanik. Bestetik, gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskudunak aukera izanen du behar bezala kontrolatzeko zentroek arlo honetako erabiltzaileen eskubideak eta loturak erabiltzeko bermeak betetzen dituzten edo ez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hirugarren Adineko eta Desgaitasuneko Egoitzetan loturak erabiltzeko protokoloa onestea. Eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Protokolo honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko apirilaren 2an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

HIRUGARREN ADINEKO ETA DESGAITASUNEKO EGOITZETAN LOTURAK ERABILTZEKO PROTOKOLOA

Bat.–Deskripzioa/helburuak.

221/2011 Foru Dekretuaren arabera, hauxe da lotura fisikoa: “nahita murriztea pertsona baten bat-bateko espresioa edo portaera, edo mugitzeko askatasuna, edo haren jarduera fisikoa, edo gorputzeko edozein ataletara normal iristeko aukera, edozein metodo fisiko aplikatuz, pertsonari edo gorputz ondoan, aise askatzea zail izanik”.

Lotura fisikoak lotutakoen osasunari arrisku larria edo eragozpenak ekartzen ahal dizkioten metodoak dira, eta ezin dira inoiz komenentziagatik edo diziplinagatik erabili. Lotura fisikoak komenentziaz erabiltzea da lana edo ahalegina edo baliabideak aurreztea dakarrenean, eta ez onura handiagoa neurri horien menpeko pertsonari.

Dokumentu honen bidez lotura fisikoen erabilera arrazionalizatua lortu gogo da Hirugarren Adineko eta Desgaitasuneko Egoitzetan. Profesionalentzat lotura fisikoen erabilera azken baliabidea izatea du helburu, dauden aukera guztiak erabili eta agortu ondoren, ez daitezen komenentziagatik edo inertziagatik erabili. Orobat, dokumentu honen bidez, aipatu zentroetan botika psikotropikoen eta baranden erabilera kontrolatu eta jarraipena egitea lortu nahi da, preskripzioa ez berrikusteagatik haien erabilera kronikoa izan ez dadin.

Bestetik, haiek erabiltzeko protokolo egoki eta homogeneoa, indarra duen araudiari egokitua, bermatu gogo da zentro guztietan (irailaren 28ko 221/2011 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruko lotura fisikoen eta farmakologikoen erabilera arautzen duena).

Kontuan hartuko da lotura lehenbailehen kentzea dela azken helburua, hori litekeena bada.

Hori lortzeko, zer prozedurari jarraitu zehazten da, baita zer dokumentu erabili beharko diren ere agindutako lotura guztiak erregistratzeko.

Barandak “per se” lotura fisikoaren kontzeptuan sartzen ez badira ere, helburu murriztaileekin erabiltzen ahal direnez, kontrola eta berme batzuk behar dira haiek aplikatzeko, eta horiek protokolo honetan arautzen dira.

Azkenik, garrantzitsua da familiak eta hurbilekoak jabetzea lotura fisikoen erabilerak epe laburrean, ertainean eta luzean dituen arriskuez. Hortaz, beharrezkoa da zentroek ingresatzen den unean informatzea loturen erabilera erregulatzen duen araudiari buruz, baita zentroak oro har hartzen dituen neurrei buruz ere, haien erabilera desegokia galarazteko; orobat, adieraztea loturen batzordea dagoela eta nola osatua dagoen; horretarako, informazio hori sarrerako kontratuan edo erantsitako dokumentazioan agertuko da. Batzorde horrek egoiliarra baloratzen duenean, berari, familiakoei eta hurbilekoei emanen zaie informazioa loturen erabilerak dituen arriskuei, dauden aukerei eta haien jarraipenari buruz eta, azkenik, protokolo honetan aurreikusitako ereduaren arabera, lotura fisiko jakin bat denbora batez aplikatzeko beharrezkoa den baimenari buruz.

Bi.–Nori zuzentzen zaion.

Adineko Pertsonen Eremuko eta Desgaitasun Eremuko egoitzetan bizi diren pertsona guztiei aplikatuko zaie protokolo hau, bai ingresatzen dutenean, bai zentroan duten egonaldian, langileek, interesdunak edo familiakoek horren beharra atzematen dutenean.

Erabilitako lotura bakoitzean jarriko da praktikan protokolo hau.

Hiru.–Inplikatutako profesionalak.

Lantalde bat edo loturen batzorde bat sortuko da diziplina anitzeko taldearen barrenean, eta egoitza bakoitzean protokoloa ezartzeaz arduratuko da. Banakako arreta plana prestatzeaz eta jarraipena egiteaz arduratzen diren profesional guztiek edo batzuek osatuko dute.

Lau.–Prozedura.

Lau.1.–Fakultatiboaren agindua behar duten lotura fisikoak (221/2011 Foru Dekretuaren II. kapitulua).

1. Balorazioa.

Egoiliar bakoitzaren behar eta arazoak baloratuko dira, eta hura lotzeko neurriak ezartzea egokia edo desegokia den aztertuko da. Orobat, loturen aldean izan daitezkeen aukerak baloratuko dira, baita haien aplikazioak sortzen ahal dituen ondorio txarrak eta onak ere.

Egoitzan sartu eta lehen hamabost egunean eginen zaie balorazio hori egoiliar berriei, edo egoiliarrak, familiakoek edo egoitzako langileek eskatuta, zentroan ingresatuta daudenean. Azkenik, fakultatiboek eginen dute preskripzioa.

Zentroko egoiliarrak lotzea planteatzen den kasuetan, txosten bat eginen da, honako hauek adierazita:

–Egoiliarraren datu pertsonalak.

–Eskaeraren arrazoia. Azalpen arrazoitu laburra.

–Hartutako alternatibak eta haien porrota (azalpen laburra).

–Eskatzen den lotura mota: eskatzen den lotura motak ahalik eta gutxien murrizten duena izan behar du beti.

–Aurkezten diren medikuaren txostenak, halakorik bada.

2. Loturaren hasierako aplikazioa.

Loturak aplikatzea erabaki aurretik, planteatutako alternatibak aplikatu beharko dira. Horiek ez badute funtzionatu eta lotura fisiko bat aplikatzea erabakiz gero, honako hauek bete beharko dira:

a) Erabiltzaileari edo, zein den kasua, haren legezko edo izatezko ordezkariari (hurbileko pertsonari) hartu gogo den neurriaren berri ematea, baita haren aplikazioaren alde onei eta izan daitezkeen alde txarrei buruz ere.

b) Egoiliarrak edo, zein den kasua, haren legezko edo izatezko ordezkariak (hurbileko pertsonak) argibide ondoko baimena edo, zein den kasua, loturarekiko ezespena (I. eranskina) sinatzea.

c) Diziplina anitzeko taldeak eta fakultatiboek loturaren bat aplikatzea beharrezkotzat jo eta tutorea ados ez egon eta argibide ondoko baimena eta lotzeari uko egiten dion agiria sinatzera ukatuz gero, Fiskaltzari eta epaileari emanen zaie horren berri, pertsona hori ezinduta badago, eta hark erabakiko du lotura behar den edo ez.

d) Informazioa langileei: egoiliarrari zuzeneko arreta eman behar dioten langileek informazio xehakatua jaso beharko dute loturei buruz hartzen diren erabakien gainean eta, zehazki, Banakako Arreta Planean islatu beharreko atalen gainean.

e) Hartutako neurria Banakako Arreta Planean erregistratzea, honako alderdi hauek zehaztuta.

1. Agindutako lotura.

2. Motibazioa, azalpena eta helburuak.

3. Behar den lotura maila (egunean zenbat orduz aplikatuko den lotura: gauaz, bazkalondoko loa, egunez...).

4. Hasieran aurreikusitako iraupena (astebete gehienez).

5. Kontrol edo zainketarako jarraibidea: hiru orduan behin (lo orduak kenduta) egiaztatu eta erregistratu beharko dira aldartea, muskuluen zurruntasuna, esku eta hanken tenperatura, komunera joateko beharra, postura kaltegarriak dauden edo gorputz-atalen bat estututa edo beste edozein behar eta, beharrezkoa denean, horren berri emanen zaie osasun arloko langileei.

6. Sufrimendua, arazoak edo andeatze funtzionala galarazteko hartu beharreko neurri osagarriak, hala nola, postura aldaketak 2 edo 3 orduan behin, jarraibideen araberako fisioterapiako ariketak egitea atrofia saihesteko, terapia okupazionaleko jarduerak egunero eta jarraibide batzuen arabera egitea, pertsonak mugikortasunik badu tarteka-marteka ibil dadin saiatzea, igurtziak gorputza bermatzen den aldeko larruazalean eta beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.

7. Probatutako neurri alternatiboak eta ikusitako ondorioak.

f) Loturen erregistro liburua sortuko da, zentroan aplikatutako lotura neurri guztiak jasoko dituena (II. eranskina).

Lotura aplikatzeko hasierako denbora iraganik, loturen batzordeak hilabetean behin gutxienez berrikusiko du erregistro hori.

3. Loturak berrikustea.

Agindutako loturak edo, horrelakorik ez bada, hartutako neurri alternatiboak ebaluatu eta jarraipena egiteko datak finkatu beharko dira. Hilabetean behin gutxienez eginen da berrikuspena, eta haren oharra jasoko da Banakako Arreta Planean eta Loturen Erregistro Liburuan.

4. Loturak kentzea.

Loturen batzordeak egokitzat jotzen duenean lotura kentzea, hura erabiltzen jarraitzeak kalte edo arazo larriak ekartzen ahal dizkiolako egoiliarraren osasunari, eta tutoretza edo izatezko ordezkaritza duen pertsona ados ez badago lotura kentzearekin, horren berri emanen zaie Fiskaltzari eta epaileari, hura ezindua badago lotura kentzea komeni den edo ez erabakitzeko.

5. Langileen prestakuntza.

Loturen batzordeko kideak arduratuko dira zentroko gainontzeko langileei prestakuntza emateaz.

Prestakuntza hori ezinbestekoa izanen da langile berrientzat eta aldian behin emanen zaie gainerakoei, lantaldeak arloko eguneratze eta berrikuntzen berri izan dezan.

Zentroek Urteko Prestakuntza Plana izan beharko dute, arlo horretako jarduketak aurreikusiko dituena, bai irailaren 28ko 221/2011 Foru Dekretuari dagokionez (Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruko lotura fisikoen eta farmakologikoen erabilera eta hura garatzeko araudia erregulatzen ditu), bai zentroak arloan dituen jarraibideei eta loturak aplikatzeko moduari dagokienez, Eritasun Mentaleko Ospitaleko Protokoloaren arabera, hori aplikatzen ahal den guztian, premia eta presa larriko egoeretan.

Lau.1.–Fakultatiboaren agindua behar ez duten lotura fisikoak (221/2011 Foru Dekretuaren III. kapitulua).

1. Balorazioa.

Premia edo presa larriko egoeretan erabiliko dira salbuespen gisa, egoiliarrak berak edo beste batzuek berehalako kalte larririk izan ez dezaten, aurreko prozedura ezin aplikatu denean.

2. Prozedura.

a) Berehala eman beharko zaie abisua fakultatiboei, ahal den moduan.

b) Fakultatiboek berehala eman beharko diote lotura horien berri Fiskaltzari (III. eranskina eta IV. eranskina).

c) Berariazko erregistroko liburu zenbakitua sortuko da, atal honi dagozkion lotura guztiak, zentroan aplikatu direnak, jasoko dituena (IV. eranskina).

d) Lotura hori aplikatu zaion pertsonaren banakako arreta planean erregistratu beharko da. Alderdi hauek zehaztuko dira:

1. Aplikatutako lotura mota.

2. Ordua, eguna eta lekua.

3. Motibazioa/helburuak.

4. Kontrol edo zainketarako jarraibidea: lehen 48 orduan, orduoro zainduko dira aldartea, muskuluen zurruntasuna, esku eta hanken tenperatura, arterietako presioa, komunera joateko beharra, postura kaltegarriak dauden edo gorputz-atalen bat estututa edo beste edozein behar eta, beharrezkoa denean, horren berri emanen zaie osasun arloko langileei. Epe hori iraganik, Lau.1) puntuan garatutako prozeduraren bidez jarraituko da.

5. Aplikazioan hartu beharreko neurriak, arazoak saihesteko (Lau.1.2. puntuko prozedura arruntekoak berak).

6. Komunikazioa egoiliarraren hurbileko pertsonekin eta tutorearekin, halakorik bada (data eta ordua).

7. Fakultatiboei zein egun eta ordutan eman zaien berria.

Lau.3.–Botika psikotropikoen erabilerari buruzko dokumentu bidezko kontrola.

1. Prozedura.

a) Medikuek agindu beharko dute.

b) Botika psikotrokikoak 7 egunetik gora erabiltzeko, egoiliarraren Banakako Arreta Planean jaso beharko da, honako hauek adierazita:

1. Motibazioa eta tratamenduaren helburuak.

2. Tratamenduaren xedeko pertsonaren portaerari, aldarteari eta ezagutza funtzioari buruzko jarraipen dokumentatua, baita atzematen den kontrako edo bigarren mailako beste edozein ondoriori buruz ere.

c) Botika psikotropikoen erabilerari buruzko liburuan erregistratu beharko da (V. eranskina) fakultatiboek aiseago kontrolatu eta berrikus dezaten.

Lau.4.–Ohetako barandak.

Lotura fisikotzak jotzen ez badira ere, barandek zenbait baldintza bete behar dituzte erabili ahal izateko, eta haien erabilerari buruzko erregistroa eta kontrola eraman beharko dira; ahal dela, beste sistema ez hain murriztaile batzuekin ordeztuko dira.

1. Baldintzak.

a) Homologatuta egon beharko dute.

b) Pertsonaren burua trabatuta geldituko ez dela bermatu beharko dute.

c) Koltxoiaren eta barandaren artean pertsona ez erortzeko moduko tokirik ez izatea bermatu beharko dute.

d) Ohea edo baranda astintzeagatik edo hartan bermatzeagatik baranda ez dela askatuko bermatuko dute, ez dadin lurrera erori edo etzanda gelditu.

e) Erosten diren baranda berriek segmentatuta egon beharko dute, segmentu independenterekin.

2. Mantentze-lana.

Erabili eta mantentzeko baldintza ezin hobeetan daudela bermatzeko, aldian behin berrikusi beharko dira, ohearen mantentze-lanetako liburuan ezarri bezala edo, bestela, urtean behin gutxienez; zentroko mantentze-lanetako langileak edo enpresa hornitzailea arduratuko dira lan horretaz. Berrikuste hori, atzematen diren akatsak eta egiten diren konponketak erregistratu egin beharko dira.

3. Erregistroa.

a) Zentro bakoitzak barandak erabili eta mantentzeko bere protokoloa prestatuko du, haiek oheetan erabiltzeko segurtasuna bermatua izan dadin.

b) Banakako Arreta Planean erregistratu beharko da baranden erabilera, honako hauek adierazita:

1. Motibazioa/helburuak.

2. Iraupena.

3. Probatu diren neurri alternatiboak.

c) Baranden erregistro liburuan erregistratu beharko da haien erabilera. (VI. eranskina).

Bost.–Loturen erabileraren kontrola eta erregistroa.

Lotura eta baranden aplikazioarekin zerikusia duten zentroetan gertatzen diren istripuen berri eman beharko zaio Gizarte Politiketako Departamentuko Ikuskapen Atalari (VII. eranskina), eta Banakako Arreta Planean erregistratu beharko da.

Loturen erabilerak egoiliarren erorketetan eragina izan dezakeenez gero, zentroek erorketen erregistro sistema bat izan beharko dute, Ikuskapen Atalak prestatu eta argitaratutako gutxieneko ereduaren araberakoa. (VIII. eranskina).

Sei.–Berrikuspena.

Protokolo hau gutxieneko eredutzat hartuko da, eta zentroek handitu eta hobetzen ahalko dute, gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskudunak baliozkotu ondoren.

Zentroek urtero berrikusi beharko dute beren jarduketa protokoloa, horren gaineko azken ezagutza eta teknikak sartzearren. Edozein aldaketa jakinarazi beharko zaio departamentuari.

Zazpi.–Indarra hartzea.

Protokolo honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Argibide ondoko baimena. Lotura fisikorako neurriak

Egoiliarraren izen-deiturak: ....................................................................................

NANa: .....................................................................................................................

................................................................................................................................

.................................... jauna/andrea (NAN zenbakia: .........................), egoiliarraren ......................... gisa.

(Ezintasunaren epaia duten egoiliarrentzat edo ustezko ezinduentzat)

Txostena egiten duen profesionalaren izen-deiturak: ............................................

Duen kargua:

EUD/OLT

MEDIKUA

Informazio eskaera:

Aplikatu behar zaizkidan neurrien berri izan izan nahi dut.

Bai Ez

Informazioa ......................-ari/-ei ematea nahi nuke.

Prozedurari buruzko informazioa:

Pertsona baten bat-bateko espresioa edo portaera nahita mugatzea da lotura fisikoa, edo haren mugitzeko askatasuna, jarduera fisikoa, edo gorputzeko edozein ataletara normal iristeko aukera, edozein metodo fisiko aplikatuz pertsonari edo gorputz ondoan, aise askatzea zail izanik.

Osasunean ondorio negatibo nabarmeneko arrisku edo eragozpenak dituen prozedura da, baina uko egiten ahal zaio, behar bezalako zainketa uzteko beldurrik gabe.

Lotura fisikoek ondorio hauek izaten ahal dituzte epe laburrean:

FISIKOAK

PSIKOLOGIKOAK

Mina

Beldurra

Lesioak gailua ukitzen duten aldeetan (ultzera eta zauriak)

Lotsa

Berehalako lesioak askatzen saiatzeagatik (hausturak, akidura indarka aritzeagatik, bat-bateko heriotza)

Oldarkortasuna

Lesioak gorputzaren atal batean, estututa edukitzeagatik (zirkulazio arazo larriak, arazo neurologikoak, baita heriotza ere, itota).

Isolamendua

Denbora luzean erabiltzen direnean, hainbat ordutan egunean eta hainbat egunez, ondorio hauek izaten ahal dira:

FISIKOAK

PSIKOLOGIKOAK

Presioagatik ultzerak sortzeko arriskua handitzen dute

Suminaldia/Oldarkortasuna

Infekzioen arriskua handitzen dute

Depresioa

Gernu-jarioaren arriskua handitzen dute

Isolamendu soziala

Jateko gogoa gutxitzea/Desnutrizio arriskua handitzea

Apatia

Idorreriaren eta eginkarien inpaktazioaren arriskua handitzen dute

Jokabide arazoak

Muskuluen tonua eta indarra galtzea

Nahasmendua

Erortzeko arrisku handiagoa

Ondoeza psikosoziala

Horregatik, adituek erabilera puntuala eta mugatua bakarrik gomendatzen dute, guztiz saihestezin diren egoeretan

[Oharra: helburu hauetarako metodo eta gailu desegokiek edo/eta homologatu gabeek eragin ditzaketen kalteak ustekabekoak dira, eta ez dira informazio honetan kontuan hartu].

[Oharra: hemen deskribatutako epe laburreko eta luzeko arazoak ez dira izaten ahal diren guztiak; hortaz, maizen gertatzen direnen eta gertatzen ahal direnen adibide gisa hartu behar dira].

Gainera, kasu pertsonalean, arrisku hauek daude:

(Aurreikusitako banakako arriskuak dauden kasuan bakarrik bete)

...................................... fakultatiboak (elkargokide zk.: ......................) uste du beharrezkoa dela lotura fisiko hau aplikatzea:

(Deskribatu lotura mota, denbora eta neurriaren iraupena)

..................................... helburuz, zeina ....................................... behin berrikusiko baita; izan ere, nekez gomendatzen ahal den prozedura da.

Betiere, ahalik eta gutxien murrizten duen neurria gomendatuko da, eta eskarmentua duten langileek aplikatuko dute; ahal dela, kaltea, sufrimendua eta andeatze funtzionala galaraziko dira.

Murrizketarik ez duten neurriek, hala nola, ....................................... huts egin dutela ikusi ondoren proposatzen da neurri hau; betiere ere, haiek probatzen segituko da, lotura behin betiko kentzea beti helburu izaten jarraituko baitu.

Argibide ondoko baimenaren edo ukoaren deklarazioa

Nire kasuan, neurri hau egokientzat jo da eta izan dut proposatu zaidan neurria ez aplikatzeak izan ditzakeen ondorioen berri.

Argi eta garbi eman dizkidaten azalpenak ulertu ditut; nitaz arduratu den profesionalak ohar guztiak egiten utzi dit, eta planteatu dizkiodan zalantzak argitu dizkit.

Orain ematen dudan baimena edozein unetan eta azalpenik eman beharrik gabe ezeztatzen ahal dudala ere ulertzen dut.

Konforme nago jaso dudan informazioarekin eta badakit zer ondorio eta arrisku dituen lotura fisikoen aplikazioak, eta jabetzen naiz ez dagoela erabateko bermerik neurri horien emaitza gogobetekoena izateko.

Horren guztiaren JAKINAREN GAINEAN nago eta, baldintza horietan, ONARTZEN dut hemen zehaztutako lotura fisikoa aplikatzea, lotura fisikoko beste neurri batzuk salbuespen gisa aplikatzea galarazi gabe, Nafarroako gizarte zerbitzuetan lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera arautzen duen foru dekretuaren III. kapituluarekin bat.

.................(e)n, 20... (e)ko .............aren ..............(e)an.

Sin.: Mediku arduraduna

Sin.: Egoiliarra

Sin.: Ordezkaria (familiakoa/tutorea)

Horren guztiaren JAKINAREN GAINEAN nago eta, baldintza horietan, UKO EGITEN diot hemen zehaztutako lotura fisikoa aplikatzeari, eta nire gainean hartzen dut horrek duen arriskua, egoitzako arduradunek eta langileek ni zaintzeari uzteko beldurrik gabe, eta lotura fisikoko beste neurri batzuk salbuespen gisa aplikatzea galarazi gabe, Nafarroako gizarte zerbitzuetan lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera arautzen duen foru dekretuaren III. kapituluarekin bat.

.................(e)n, 20...(e)ko .............aren ..............(e)an.

Sin.: Mediku arduraduna

Sin.: Egoiliarra

Sin.: Ordezkaria (familiakoa/tutorea)

EZEZTATZEA

EZEZTATZEN dut goian aipatu datan emandako baimena,

.................(e)n, 20...(e)ko .............aren ..............(e)an.

Sin.: Egoiliarra Sin: Familiakoa/tutorea

Dokumentu honek lege hauek ditu oinarri: pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan dituen eskubide eta betebeharrei buruzko azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Osasun Arloko Eskubide eta Betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legea.

II. ERANSKINA

EGOILIARRA .................................................................................................................. ORDEZKARIA ........................................................................................................

DATA: .......................................................

(Tutorea edo hurbilekoa)

PROFESIONALA Medikua ....................................................

APLIKATU DIREN ALDEZ AURREKO NEURRIAK

1. neurria ............................................................................ Ondorioak/Emaitza ...............................................................................

2. neurria ............................................................................ Ondorioak/Emaitza ...............................................................................

3. neurria ............................................................................ Ondorioak/Emaitza ...............................................................................

LOTURA MOTA

HELBURUA, ARRAZOIA, AZALPENA

LOTURA MAILA

Ordutegia

Hasieran aurreikusitako iraupena

Kontrol edo zainketarako jarraibidea (protokoloaren arabera). Erregistratu zaintzaileen partean

ZEHAZTU NEURRI OSAGARRIAK, SUFRIMENDUA, ARAZOAK EDO ANDEATZE FUNTZIONALA AURREIKUSTEKO

LOTURA BERRIKUSTEKO EGUNA

LOTURA BUKATZEKO EGUNA

BUKAERAREN ARRAZOIA

OHARRAK

III. ERANSKINA

................................ jaunak/andreak, ............. den ......................... egoitzako fakultatibo gisa

JAKINARAZTEN DU:

Gaurko egunez, .......................... lotura fisikoa jarri zaiola zentro honetako egoiliar den ........................................... jaunari/andreari arrazoi honengatik: ................., Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruko lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 221/2011 Foru Dekretuaren III. kapituluan xedatutakoaren arabera.

......................... egunean jakinarazi zaiola loturaren aplikazioa .................... jaunari/andreari (tutorea edo ordezkaria), eta ..................... egunean, fakultatiboari.

Horren berri ematen da, jakinaren gainean izateko, aipatu foru dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

IV. ERANSKINA

FAKULTATIBOAREN AGINDURIK GABEKO LOTUREN ERREGISTROKO ...... ORRIA

221/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, lotura fisikoen eta farmakologikoen erabilera arautzen duena.

EGOILIARRA .................................................................................................................. ORDEZKARIA ........................................................................................................

(Tutorea edo hurbilekoa)

ZEIN EGUNETAN APLIKATU DEN LOTURA .................................................. ZEIN ORDUTAN APLIKATU DEN LOTURA .........................................................................

TOKIA: ................................. LOTURA EGIN DUEN PROFESIONALA .........................................................................................................................................................

LOTURA MOTA

ARRAZOIA

KONTROLATZEKO/ZAINTZEKO JARRAIBIDEA

(Lotura orduoro berrikusiko da lehen 48 orduan)

ZEHAZTU NEURRI OSAGARRIAK, SUFRIMENDUA, ARAZOAK EDO ANDEATZE FUNTZIONALA AURREIKUSTEKO

ZEIN EGUN ETA ORDUTAN INFORMATU DEN FAMILIA

ZEIN EGUN ETA ORDUTAN INFORMATU DEN FISKALTZA

ZEIN EGUN ETA ORDUTAN INFORMATU DIREN MEDIKUAK

OHARRAK

LOTURAREKIN JARRAITZEA 48 ORDU IRAGANIK

BAI

EZ

Erregistroa II. ERANSKINA

V. ERANSKINA

BOTIKA PSIKOTROPIKOEN ERABILERARI BURUZKO ERREGISTROKO ...... ORRIA

221/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, lotura fisikoen eta farmakologikoen erabilera arautzen duena.

EGOILIARRA .................................................................. ORDEZKARIA .......................................... BOTIKAK HARTZEN HASTEKO EGUNA ..........................................

(Tutorea edo hurbilekoa)

AGINDUA EMAN DUEN PROFESIONALA ....................................................................................... ELKARGOKIDE ZK: ............................................................................

BOTIKA MOTA

ARRAZOIA

HELBURUA

JARRAIBIDEA (Posologia eta tratamenduaren iraupena)

TRATAMENDUAREN XEDEKO PERTSONAREN ALDARTEA ETA HAREN EZAGUTZA FUNTZIOA

BERRIKUSPEN EGUNA

BUKAERAKO EGUNA

BUKAERAREN ARRAZOIA

OHARRAK

VI. ERANSKINA

BARANDEN ERABILERARI BURUZKO ERREGISTROKO ...... ORRIA

221/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, lotura fisikoen eta farmakologikoen erabilera arautzen duena.

EGOILIARRA ................................................................... ORDEZKARIA .......................................... ERABILERAREN HASIERAKO EGUNA: ..........................................

(Tutorea edo hurbilekoa)

BARANDA MOTA (Zehaztu segmentatua den edo aurreko modeloetakoa)

ARRAZOIA

HELBURUA

KALKULATZEN DEN IRAUPENA

PROBATUTAKO NEURRI ALTERNATIBOAK ETA ONDORIOAK

BARANDEN MANTENTZE-LANA BERRIKUSTEKO DATA (urtean behin, gutxienez)

BARANDEN ERABILERA
BERRIKUSTEKO DATA

BUKAERAKO EGUNA

BUKAERAREN ARRAZOIA

OHARRAK

VII. ERANSKINA

Istripuen jakinarazpena Ikuskapen Atalari

................................ jaunak/andreak, ............. den ......................... egoitzako ........................ gisa

JAKINARAZTEN DU:

........................ egunean, zentroko egoiliarra den ...................... jaunak/andreak istripu bat izan duela loturak/barandak erabiltzean.

Honelako istripua izan da:

Inguruabar hauetan gertatu da:

Eta ondorio hauek izan ditu egoiliarrarentzat:

Jakinaren gainean jartzen du Gizarte Politiketako Departamentuko Ikuskapen Atala.

.................(e)n, 20....(e)ko .............aren ..............(e)an

VIII. eranskina

Erorketen erregistro fitxa

Izena:

Adina:

Eguna:

Ordua:

1. Azken otordutik iragandako denbora:

2. Azken pilula hartu zenetik iragandako denbora:

Asteko eguna

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

Tokia

Bainugela

Korridorea

Sala

Igogailua

Logela

Jantokia

Lorategia

Beste toki bat

Zertan ari zen

Lotan

Jaten

Atsedenaldian

Kaka egiten

Besaulkitik altxatu edo besaulkian eseri nahian

Pixa egiten

Ohetik altxatu edo ohean etzan nahian

Dutxatzen

Oinez zebilela, bakarrik

Bere burua baino gorago zuen zerbait hartu nahian

Aparatuen laguntzaz, oinez zebilela

Bere burua baino beherago zuen zerbait hartu nahian

Norbaiten laguntzaz, oinez zebilela

Beste zerbaitetan zegoela

Besaulkitik oherakoan, edo alderantziz

Ez dakigu zertan ari zen

Nor zuen ondoan

Bakarrik zegoen

Gerokultore batekin zegoen

Beste egoiliar batzuekin zegoen

Teknikari batzuekin zegoen

Familiakoekin zegoen

Zentroko beste profesional batzuekin zegoen

Arrazoiak

Hezetasuna zoruan

Eskaloi altu eta estuak

Janaria, xaboia edo hondarrak zanpatzean

Ohe altuak

Ohikoa ez den zerbait zegoen

Aulkiarekin, ohearekin, mahaiarekin, besaulkiarekin behaztopa eginda

Altzariak tokiz aldatu dira

Argi gutxi

Aldaketaren bat egin da inguruan

Beste baten oina

Zolako gorabeherak

Bultzakada bat

Oinetakoak edo/eta arropa ez dira egokiak

Zorabioa

Loturak askatu nahian

Hanketako indarra galtzean

Oheko barandak saltatu nahian

Alkohola

Portaera aldaketa

Maskuriaren disfuntzioa

Bat-bateko hezur haustura

Hipogluzemia

Ezezagunak

Antsietatea

Beste batzuk (zehaztu):

Ondorioak

Lesiorik gabe

Besahezurraren haustura

Makatua

Pelbisaren haustura

Zauri intziso kontusoa

Sorbaldaren lokadura

Izterrezurraren haustura

Garezurreko traumatismoa

Besaurrearen haustura

Erorketa ondoko sindromea

Heriotza

Beste batzuk

Lurrean egondako denbora

Segundu batzuk

Ordu bat baino gehiago

5etik 30 minutura

Ezin da denbora zehaztu

30etik 60 minutu arte

Lurretik altxatzea

Norbera

Lagundu du, zerbait lagunduta altxatu da

Ez du lagundu, ez da altxatu laguntzarik gabe

Erorketen aurrekariak

Behin baino gehiagotan erori da azken 30 egunean

Behin baino gehiagotan erori da azken 90 egunean

Orain hartzen dituen botikak

Psikotropoak

Depresioaren aurkakoak

Epilepsiaren aurkakoak

Hipnosia eragileak

Tentsioa jaistekoak

Beste batzuk

Neuroleptikoak

Lasaigarriak

Azken asteko botika berriak

Bai

Ez

Lotura fisikoak edo barandak

Bai

Ez

Lotura mota:

Proposatutako jarduketa

Botikak berrikusi edo aldatzea

Loturako protokoloa baloratzea

Ibiltzen berriro ikastea

Laguntza dinamikoak erabiltzea

EEIIak indartzea

Espezialistarengana bidaltzea

Ibilaldiak solairu barrenean

Kontrolatzea/gainbegiratzea

Giro aldaketa

Era askotakoa

Erorketaren eta ondorioen berri ematea familiakoei

Bai

Ez

Komunikazioaren eguna:

Oharrak:

F1406147

Iragarkiaren kodea: F1406147