93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTZUZA

Aldaketa Erroldatuei garraioa aisatzeko laguntzak
arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Altzuzako Kontzejuko Batzarrak, 2014ko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altzuzako Kontzejuko erroldatuei garraioa aisatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluaren lehen paragrafoaren aldaketa. Hura 2010eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22an. Hona hemen haren egungo edukia: “Laguntza hauek taxi garraioko gastuei baizik ez zaizkie aplikatuko, joan-etorri eta ordutegi hauetan eta bakarrik hauetan sortzen direnean”. Hartara, hura kendu, eta hau jarriko da: “Laguntza hauek taxi garraioko gastuei baizik ez zaizkie aplikatuko, joan-etorri eta ordutegi hauetan eta bakarrik hauetan sortzen direnean, hemendik aitzina aldatzen ahalko badira ere Kontzejuko batzarrak gehiengo soilaz erabakia hartuta”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

325.1.c) artikuluaren bukaeran aurreikusitakoarekin bat, jendaurreko epean inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da.

Altzuzan, 2014ko apirilaren 15ean.–Kontzejuko burua, Joaquín Garatea Grelgo.

Iragarkiaren kodea: L1406863