93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CASTELLÓ DE LA PLANAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 71/2014 prozedura

M.ª Consuelo Barberá Barrios andreak, Castellóko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Ricardo Cañes Ubetek eskaturik, Cogesar, S.L.ren aurka, Castellóko Lan arloko 2. Epaitegi honetan, diru kopuru bat dela-eta, titulu judizialak betearazteko bideratu den 71/2014 prozeduran, betearazpena bidezko egiten ez duen autoa eman da 2014ko apirilaren 3an. Hona hemen auto horren xedapen zatia:

Erabaki dut:

1.–Ez da bidezkoa Ricardo Cañes Ubetek Cogesar, S.L.ren aurka eskatu duen betearazpena, azken hori konkurtso egoeran deklaratuta baitago; hori horrela, Castellóko Merkataritza arloko 1. Epaitegian erabili beharko du bere eskubidea.

2.–Artxiba bedi betearazpen hau, eta idatz bedi oharra dagozkion erregistro liburuetan.

Jakinaraz bekio ebazpen hau alderdi betearazleari prokuradorearen bitartez, betearazpenpeko alderdiari dagokion Aldizkari Ofizialaren bitartez, eta konkurtsoko administrazioari hartu-agiriaren bidez.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, idazki baten bidez, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita (Lan Prozedurari buruzko 186. eta 187. artikuluak).

Errekurtsorako gordailuari buruzko argibideak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriarekin bat, ebazpen honen aurkako berraztertzeko errekurtsoa tramitaziorako onar dadin, 25 euroko gordailua egin behar da. Errekurtsoa baiesten bada soilik itzuliko da diru hori.

Gordailua eratzeko, diru kopuru hori Baneston sartuko da, espediente honi dagokion kontuan, “kontzeptua” eremuan “30 Social-Reposición” kodea adieraziz, baita errekurritutako ebazpenaren eguna ere, honako formatu honekin: EE/HH/UUUU.

Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke. Kasu horretan, kontu korrontearen kodea osatu ondoren (KKK, 20 digitu), “kontzeptua” eremuan jarriko dira kontuaren zenbakia, kodea eta eguna, aurreko lerroaldean azaldutako moduan.

Inola ere ez da onartuko adierazitako zenbateko zehatza ez duen kontsignaziorik. Kontu berean beste ordainketa batzuk egin behar badira, diru-sarrera bat egiaztatu behar da kontzeptu bakoitzeko, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere.

Gordailu hori eratu beharretik salbuetsita daude auzitan dohainik aritzeko eskubidea aitortua dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoko langile eta onuradunak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta aurreko hiruen menpeko erakunde autonomoak.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du María Isabel Belinchon Barrerak, Castellóko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua Idazkari judiziala

Sinadura ulertezin eta errubrikatua. Idazkari judiziala.

Ohartarazten da epaitegiko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Eta hala ager dadin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten dut, Cogesar, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan (haren azken helbide ezaguna: Los Torsos, 5 behea, Lizarra).

Castellón, 2014ko apirilaren 3an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1406371