93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1118/2013 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0001118/2013 A atala prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Instalaciones Globales S. XXI, S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 5ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1406430