93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 16an hartua, Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren espedienteen jendaurreko aldiaren tramitea ebazten duena.

I. AURREKARIAK

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek Azpiegituren Lurralde Plan bat aurkeztu behar dute, onesteko. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapena bilduko ditu. Halaber, xedatu du operadoreek planaren edukiaren edozein aldaketa, behar den moduan gaurkotu ondoren, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari jakinarazi beharko diotela.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, ekainaren 26ko 219/2006 Foru Aginduaren bidez, Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onetsi zuen (2006ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).

Enpresako zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1242/2009 Ebazpenaren bidez, Vodafone España, S.A.U.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planeko aldaketa onetsi zen. (2009ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa).

Geroago, Enpresako zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1096DGE/2011 Ebazpenaren bidez, Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak onetsi ziren (2011ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).

Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren espedienteak, Vodafone España, S.A.U.k aurkeztuak, jendaurrean jarri eta, aldi berean, horien eraginpean dauden udalei entzutea eman zitzaien. Erabaki hori 2013ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.

II. AURKEZTUTAKO ALEGAZIOAK

Bost espedienteak jendaurrean egon diren aldian 7 alegazio idazki aurkeztu dira. Jarraian, idazki horietako bakoitzaren eduki laburtua eta emandako erantzuna azaltzen dira.

Alegazio idazkiak:

1. María Reyes Carmona Blasco andreak Tuterako Udala ordezkatuz aurkeztua.

Edukia:

Lehena.–Kokalekuak eta izena.

Bi kokaleku aipatzen ditu Tuterako udal mugapean: TM-NA-Nekazaritzako Elikagaien Hiria eta TM-NA-Tutera-Hegoaldea. Bigarren kokalekuari buruz, fitxan egindako akatsagatik, “Puente Canónigos” kalea agertu dela kokaleku gisa eta ez “Fuente Canónigos” kalea.

Bigarrena.–Instalazioari buruz.

Honako hau alegatzen da: “aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egin beharreko instalazioak lirateke, eta horren gainean esan behar dugu, beste kokaleku batzuetako aurrekariak ikusita, ezin dela onartu gauzatu direnik, eta hori eskatu egin beharko litzateke operadoreak adierazi ahal izateko”.

TM-NA-Nekazaritzako Elikagaien Hiria izeneko fitxari buruz alegatzen da, nahiz ingurumen ukipenetarako baimena izan, fitxan adierazita dagoela kokalekuak beste operadore baten azpiegitura bat duela eta ez dagoela frogaturik nahitaezko udal lizentzia duenik instalaziorako; bestetik, egiaztatu behar dela instalazioa gauzatu ote den.

TM-NA-Tutera-Hegoaldea izeneko fitxari buruz, ezarrita dagoen antena bat dela alegatzen du, obrak legeztatzeko Gobernu Batzordearen erabakia baduela, baina xedapen iragankorra dela bide, Tuterako udalerrian telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegiturei buruz 2010ean onetsitako udal ordenantzako determinazioei egokitu behar zaiela.

Azkenik, Tuterako Udalak dio ahal duenean ikuskapenak eginen dituela eta aztertuko duela bidezkoa ote den hirigintzako legezkotasuna babesteko prozedura eta zehapen prozedura irekitzea.

Hirugarrena.–Tuterako udalerriko telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegiturei buruzko udal ordenantza.

Lizentzia eskuratzeko, determinazioak eta baldintzak bete beharko direla alegatzen da.

Laugarrena.–Europako gomendioa.

Udalaren iritziz, egokia da Europar Batasuneko Ministro Kontseiluaren 1999ko uztailaren 12ko 1999/19/EE Gomendioa, jendea eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeari buruzkoa. Horren arabera, erabat beharrezkoa da Europar Batasuneko herritarrak babestea eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteagatik osasunean eragin daitezkeen kalteen aurka, kalteak egon daitezkeela jakina baita.

Bosgarrena.–Kokalekuak, lurzoru motaren arabera.

Kokalekuak hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean jartzeari buruz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 97., 98.,109. eta hurrengo artikuluetan xedatuta dagoena kontuan hartu beharko dela alegatzen da.

Seigarrena.–Tuterako HAPOko aurreikuspenak.

Alegazioa bukatzeko, kokaleku hauetarako ALPko aldaketa jakin hauek direla medio, eta Udalarentzat egokienak direnak zehazten diren bitartean berrikusten ari den Tuterako Udal Planaren bidez, era guztietako neurriak hartzeko eta zorrotza izateko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, ohikoa den moduan, indarra duen araudia aplikatzerakoan, eta mota honetako instalazioak arautzen dituen ordenantza errespetatzeko eta hari egokitzeko.

Erantzuna:

Lehendabizikoari.–Alegatzaileak TM-NA-Tutera-Hegoaldea kokalekuaren posta helbidearen izenean atzemandako akatsa zuzendu beharko du sustatzaileak (zortzigarren espedientea).

Bigarrenari eta hirugarrenari.–Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak ezartzen duenez, operadoreak behartuta daude azpiegituren lurralde plan bat aurkeztera, lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapena kontuan hartuko dituena. Horregatik, sustatzaileak, espedienteak osatzean, lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizi beharko ditu. Alde horretatik, azpiegituren lurralde planak onestearekin egiaztatzen da haietan jasotako kokalekuak bat heldu direla maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzekin.

Bestalde, aipatu behar da azpiegituren lurralde planak onestearekin ez direla galarazten, aplikagarriak diren beste xedapen batzuk direla eta, beharrezkoak diren gainerako baimenak, ezta lizentziak udal araudi berariazko baten arabera emateko erabiltzen diren udal eskumenak ere. Alde horretatik, lurralde plana onesteko prozesu honek ez du zerikusirik obrak geldiarazi eta zehatzearekin, hala badagokie, eta horiek administrazio eskudunari eskatu behar zaizkio.

Laugarrenari.–Osasun Publikoaren Institutuak bere iritzia emana du herritarren osasunak jasan ditzakeen eraginei buruz, eta espedienteen aldeko txostena emana du. Orobat, gogoan hartu behar da jendea eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeari buruzko Europar Batasuneko Ministro Kontseiluaren 1999ko uztailaren 12ko 1999/19/EE Gomendioan jasotako osasun babesaren irizpideak bere egin dituela irailaren 28ko 1066/2001 Errege Dekretuak, zeinak jabari publiko erradioelektrikoa babesteko baldintzak, emisio erradioelektrikoen murrizketak eta emisio erradioelektrikoen aurreko osasun babeseko neurriak ezartzen dituen Erregelamendua onesten baitu. Aipatu 1066/2001 Errege Dekretuarekin bat, operadoreak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioan tramitatu behar ditu instalazio bakoitzari dagozkion proiektu erradioelektrikoak.

Orobat, aipatu behar da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak berak egiten dituela neurketak eta, ondorioz, telefonia mugikorreko estazioak baimentzeaz eta abian jartzeaz gain, hark egiten duela urtero neurketa horien kontrol zorrotza. Horrela bermatzen da sortzen ahal diren puntu sentikorrak –halakorik egonez gero– urteko Ziurtagiri edo Auto-ziurtagirien bitartez neurtuta izatea.

Areago, eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteak osasunarentzat izan ditzakeen ondorio kaltegarrien kasuei dagokienez, beren erabakia hartu dute hainbat erakundek; besteak beste, Munduko Osasun Erakundeak, zeina ondorio hauetara iritsi baita eremu elektrikomagnetikoei eta osasun publikoari buruz: “Kontuan hartuta esposizioaren maila oso apalak eta orain arteko ikerketetan jasotako emaitzak, ez dago froga zientifiko sinesgarririk oinarrizko estazioetatik eta hari gabeko sareetatik datozen RF seinale ahulek eragin kaltegarririk dutenik osasunean.”

Bestetik, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak “Eremu elektromagnetikoak eta minbizia: galdera-erantzunak” izeneko txostenean, honako hau berariaz adierazten du telefonia mugikorrari buruz: “Telefoniako antenak hirietatik kenduz gero, bai haiek bai telefono mugikorrek potentzia handiago batean emititu beharko lukete eta horrek erradiazioaren intentsitatea handitzea ekarriko luke. Telefonia mugikorren antenen potentzia ez da osasunarentzat arriskutsua”.

Orobat, 2006ko apirilean, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko Informazio arloko Aholkularitza Teknikoaren Zerbitzuak (SATI) lehen txosten teknikoa eman zuen telefonia mugikorreko antenei buruz, eta haren ondorioetan honako hauek ageri dira espresuki:

“Igorpen erradioelektrikoen mugak arautzeari dagokionez, toki administrazioak ez du eskumenik igorpen eta esposizio mugak ezartzeko.

Hartzen dituen neurriak telekomunikazioko azpiegituren instalazioko hirigintza eta ingurumen arloko alderdiak antolatzea izan beharko litzateke eta Estatuko araudira jotzea igorpen horiek erregulatzeko.

Txostenak, bibliografia zientifikoa eta erakunde eskudunak bat datoz ICNIRPk ezarritako esposizio mugek herritarren osasun babesa bermatzen dutela diotenean. Orain arte argitaratu diren azterlan epidemiologikoen eta txosten teknikoen berrikuspenak baieztatzen du ez dagoela datu sendo edo sinesgarririk RFekiko esposizioaren eta osasunaren kontrako ondorio kaltegarrien arteko kausa-efektu erlarzioari buruz.

Erakunde eskudunek (ICNIRP, OMS, UE, FDA, FCC, eta abar) uste dute gaur egungo mugek irrati-maiztasunen eraginpean diren herritarren osasuna babesten dutela.

Oinarrizko estazioen kopurua gutxitzeak edo haiek herriguneetatik urruntzeak oinarrizko estazioek eta terminal telefonikoek (sakelako telefonoek) transmititzen dituzten potentziak handitzea ekarriko lukete, eskaerari erantzun ahal izateko. Ez da, hortaz, irtenbide egokiena ikuspegi teknikotik eta igorpen mailetatik begiratuta.”

Iritzi bereko agertu da Osasun eta Kontsumo Ministerioa, ondorio honetara iritsi baita bere txostenean Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1066/2001 Errege Dekretuaren aplikazioari buruz; erregelamendu horretan jabari publiko erradioelektrikoa babesteko baldintzak, igorpen erradioelekrikoetarako murrizketak eta igorpen erradioelektrikoen aurrean osasuna babesteko neurriak ezartzen dira:

“1) 1066/2001 Errege Dekretuaren aplikazioari esker, herritarren osasuna babestu da erradiazio erradioelektrikoekiko esposizioaren aurrean.

2) Lurralde osoan neurtu diren mailak oso azpitik daude nazioko eta nazioarteko batzorde eta erakundeek segurutzat jotzen dituzten mugetatik.

3) Gaur egungo ezagutza zientifikoaren argitan, ez dago osasun arrazoirik 1066/2001 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako esposizio mugak aldatzeko.

4) Gizarte sektore batzuek arriskua sumatu badute ere, legitimoa izanik, ez dator bat eskura dauden ebidentzia zientifikoekin, ez baita haietan osasunaren kontrako ondorio kaltegarririk atzeman oinarrizko estazioetatik heldu diren eremu elektromagnetikoen aurrean egoteagatik.

5) MSCk balorazio positiboa egin dio adituen batzordearen lanari eremu elektromagnetikoen eta osasun publikoaren ebaluazioan. Haren gomendioek RCSMUEren eta herritarren osasun babesa bermatzeko araudia ezartzen duen 1066/2011 Errege Dekretuaren aplikazioa bultzatu dute.”

Bosgarrenari eta seigarrenari.–Bigarren eta hirugarren alegazioei emandako erantzunari erantsi behar zaio Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatua eta beste edozein arau aplikagarri hartu beharko direla kontuan lurzoru urbanizaezineko kokalekuen ingurumen baimena eta dagozkion lizentziak emateko prozeduraren barrenean.

Bestetik, planeamenduak jarduera bat ezartzeko lekurik egokienak zein diren zehazteak ez du esan nahi jarduera hori beste leku batzuetan debekatu behar denik, haietan kasu bakoitzean aplika daitezkeen antolamendu juridikoko determinazioak betetzen badira.

Hori horrela, alegazio idazki hau hein batean baietsitzat jo behar da. Sustatzaileak, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak espedientea ebatzi aurretik, TM-NA-Tutera-Hegoaldea kokalekuaren posta helbidearen izenari buruz alegatutako akatsa zuzendu beharko du, eta espedienteak osatu beharko ditu, lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizita.

2. Jose Antonio Huici Vaquero jauna, Zizur Nagusiko Udala ordezkatuz.

Edukia:

Zizur Nagusiko hiri lurzoru finkatuko A-25 unitate morfologikoan dagoen Azysa enpresaren bulego eraikinean aurreikusitako AT-NA-Azysa kokalekuari dagokionez, indarra duen udal planeko hirigintza araudiaren 99.3 artikuluak telekomunikazioen oinarrizko estazioak hiri lurzoruan instalatzea debekatzen duela alegatzen da.

Bestetik, erabiltzen den figura, hau da, lurralde plan bat, ez dela indarra duen antolamendu juridiko-hirigintzakoan aurreikusitakoetatik udal planarena baino maila juridiko handiagoa duten horietako bat eta, hortaz, Zizur Nagusiko Udalaren ustez, udal planean zehaztutakoa nagusitu beharko litzatekeela.

Horren arabera, alegatzaileak dio, non ez den indarra duen planeamendua aldatzen, ezin zaiola obra-lizentziarik eman telefoniako oinarrizko estazio baterako eskariari, Azysaren eraikinean kokatzeko.

Erantzuna:

Azpiegituren lurralde planak onetsita izatearen ondorioz, plan horietako kokalekuek maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen da, eta ez dira Udalaren eskumenak galarazten lizentziak udal araudi berariazkoaren arabera emateko.

Horregatik, alegazioa ezetsitzat jo behar da.

3. Maite Encaje Arana andrea, Orbaizetako herritar batzuk ordezkatuz, 99 sinadura lagun:

Edukia:

Interesdunek alegatzen dute osasunaren segurtasunak izan beharko lukeela elementurik garrantzitsuena proiektua ezestea edo bere udalerrirako aurreikusitako kokalekua etxebizitzetatik urruntzea erabakitzeko. Antenek igortzen dituzten uhinak udalerriko biztanle guztientzat kaltegarriak direla uste dute, herrigunean kokatzeagatik, eta bereziki antenatik ehun metrotik beherako erradioan eraikita dauden sei etxeetan bizi direnentzat.

Horren gainean, antena kokatzeko alternatibak aztertzeko eskatzen dute alegatzaileek, hau da, lurzati berrantolamenduko pistak eta lurra, haien ustez, Vodafonek esleitutako kokalekuak ez baitu inguruan estaldura handiagorik ematen. Alde horretatik, uste dute kokalekua aukeratzeko arrazoi nagusia ekonomikoa izan dela: kokalekutik aise eskura baitaiteke energia elektrikoa.

Erantzuna:

Errepikatzea azpiegituren lurralde planak onestearen ondorioz, plan horietako kokalekuek maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dela; hortaz, antenak kokatzeko beste alternatiba batzuk aztertzeko eskatzeak ez du zerikusirik aipatu onespenarekin.

Alegatutako gainerako kontuei buruz erantzuteko, María Reyes Carmona Blasco andreak Tuterako Udala ordezkatuz aurkeztutako 1. alegazioaren laugarren puntuari emandako erantzunera jo behar da.

Horregatik, alegazioa ezetsitzat jo behar da.

4. Deikazteluko Udala.

Edukia:

Lehenbizikoa.–Instalazioaren beharra.

Alegatzailearen ustez, ez dago justifikatua tamaina horretako instalazioaren beharra hurrengo arrazoiengatik:

–Vodafonek inguruan dituen bezero kopuruagatik.

–Deikazteluko gaur egungo erabiltzaileek estaldura ona dutelako.

–Enpresak estalduraren kalitatea argitu behar du: orain tramitatzen diren espedienteetan enpresak dio estaldura “kaxkarra” dela eta, aldiz, Vodafoneko komertzialek estaldura ona zela ziurtatu diete aurten zerbitzuak Vodafonerekin kontratatu dituztenei.

–Vodafoneren eta Movistarren enpresa estrategiak, hain desberdinak antena kopuruari dagokionez, nahasgarriak dira Udalarentzat. Movistarrek, 2 dorre eta Vodafonek baino bezero gehiago baititu, berriki adierazi dio Udalari antena Jurramenditik kentzeko asmoa ez bazaie lurzatia okupatzeagatiko kanona jaisten; izan ere, bere beste antenaren estaldurak bikaina izaten jarraitzen du.

Bigarrena.–Antena kopurua.

Alegatzailearen ustez, proiektatutako antena kopurua (Vodafonek 6) eta daudenena (Movistarrek 3), Deikazteluko herrigunetik 500 m-ra baino hurbilago, Movistarrek duen beste dorrea kontuan hartu gabe, gehiegizkoa da bi konpainiek eremuan benetan dituzten bezero kopuru txikiarentzat. Interesdunak onartu egiten du bi konpainiek dorre bat partekatzea, baina ez beste bat eraiki eta 6 antena gehitzea eta 9 antenetatik eremu elektromagnetikoak sortzea; kontu hori onartezina baita herritarren osasunerako.

Telefonia mugikorreko antenek sortutako eremu elektromagnetikoen ondorio kaltegarriak zehazten dituzten azterlan zientifikoak daudela alegatzen da, eta “Erradiazio elektromagnetiko ez-ionizatzailearen ondorio fisiologikoak eta ingurumenekoak” izeneko txostenaren gomendioak nabarmentzen dira. Txosten hori Europako Parlamentuko Ikerketa Zuzendaritza Nagusiak argitaratua da.

Hirugarrena.–Telefonia mugikorreko antenak instalatzeko ordenantzak.

Deikazteluko Udalak adierazi du aztertzen ari dela telefonia mugikorreko antenak instalatzeko ordenantzak prestatu eta argitaratzea, eta hainbat epai eman direla telefonia mugikorreko antenen eremu elektromagnetikoen arriskuari eta ondorioei buruz, eta hainbat azterlan zientifikotan ohartarazten dela haien osasun arazoari buruz. Beraz, entitate alegatzailearen iritziz, ez da komeni proiektu hau onestea aipatu araudia argitaratu baino lehen.

Laugarrena.–Inpaktu nagusien identifikazioa.

Entitate interesdunak adierazten du proiektuari lotutako inpaktu nagusien azterlanak ez duela metodologian aipatzen zein teknikarik aztertu dituen, ezta zein irizpide objektibotan oinarritu den ere, edo erakunde publiko batek edo enpresatik kanpoko batek onartu dituen; horrenbestez, haren iritzian, Vodafoneren enpresa-interesen guztiz menpekoa da. Orobat, alegazioan esaten da enpresarentzat gehienbat deusezak direla faktore biotiko, abiotiko eta pertzeptualen gaineko inpaktuak, eta larria bakarrik ingurune sozioekonomikoaren kasuan eta, ondoren, inpaktu larri hori positiboa dela edo herritarrek ez dutela eragozpenik izanen.

Bosgarrena.–Akatsak, emandako informazioan.

Entitate alegatzailearen ustez, aurkeztu den espedienteak nahasmenera daramaten testuak ditu, edo egiazkoak ez direnak, hala nola:

–Planoetan 100 metrotik beherako erradiorako aurkeztu diren eskalako neurketak ez dira nahikoak.

–Esaten da “jende dentsitate handiko eremu bat dela, non jendeak telefonia mugikorreko zerbitzuen erabilera handia duen astialdiko ekintzetan”, baina ez da informazio hori frogatuko duen iturririk aipatzen; alegatzailearen ustez informazio hori faltsua da, bere ustez landa eremu horretako herriek ez dute dentsitate handirik eta jende gehiena adinekoa da, telefonia mugikorreko zerbitzuak erabiltzen ez dituena neurri handi batean.

–Proiektuari ez zaio neurketa txosten berriena edo 2013ko bat erantsi.

–Proiektuak, besteak beste, instalazioa Iruñean kokatzen dela, teilatu lau batean, aipatzen du, eta inguruan eraikinak daudela; alabaina, landa eremu batean dago, teilatu laurik eta hurbileko eraikinik gabe.

Azkena.–Deikazteluko kokalekuak kentzeko eskatzen da eta segi dezala Vodafonek orain arte bezala, instalazioa Movistarrekin partekatuz.

Erantzuna:

Lehendabizikoari, bigarrenari eta laugarrenari: Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak ezartzen duenez, operadoreak behartuta daude azpiegituren lurralde plan bat aurkeztera, non lehendik dauden estazio finkoak, ezarriko direnak eta sare osoaren garapena jasoko baitira; bestetik, 4.2.c) artikuluan ezartzen du foru lege horren xedeko jardueren titularrek, besteak beste, ahalik eta Nafarroako herritar gehienei irrati-komunikazioko zerbitzuen ahalik eta estaldura zabalena bermatzeko printzipioari jarraituz gauzatuko dituztela jarduera horiek.

Bestetik, errepikatzen da azpiegituren lurralde planak onestearekin bat egiaztatzen dela hartan sartutako kokalekuak bat heldu direla maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzekin. Proposatutako antenentzat kokalekuak partekatzeko eskatzea edo beste toki batzuetan kokatzeko aztertzea ez dira aipatu foru legean ezarritako baldintzak.

Alegatutako gainerako kontuei buruz erantzuteko, María Reyes Carmona Blasco andreak Tuterako Udala ordezkatuz aurkeztutako 1. alegazioaren laugarren puntuari emandako erantzunera jo behar da.

Hirugarrenari: José Antonio Huici Vaquero jaunak, Zizur Nagusiko Udala ordezkatuz, aurkeztutako 2. alegazioari emandako erantzunera jo behar da.

Alabaina, telefonia mugikorreko antenak instalatzeko Udala aztertzen dituen ordenantzak argitaratu arte proiektua ez onartzeko asmoari dagokionez, erantsi behar zaio ezin duela horrek ekarri beste toki batzuetan kokatzeko debekurik, haietan kasu bakoitzean aplikatzen diren antolamendu juridikoko determinazioak betez gero.

Bosgarrenari: alegatzaileak AT-NA-Deikaztelu fitxan (seigarren espedientea) kokalekuari buruz atzemandako akatsak zuzendu beharko ditu sustatzaileak. Dena dela, neurketaren txostenari buruz adierazi behar da fitxa hori jasotzen duen espedientea aurkeztu zen datakoa dela: azpiegituren lurralde planaren seigarren aldaketa/eguneratzea, Vodafonek 2010eko azaroan aurkeztua.

Bestetik, telefonia mugikorreko zerbitzuen erabilerari buruz, ez dago adostasunik alegatzailearekin, uste baita herritarren zahartzea ez dela arrazoia zerbitzu horiek ez emateko eta ez dela populazio zati hori baztertu behar; guztiz bestela, lagundu egin behar zaie zerbitzu horiek eskuratzen eta haietan integratzen.

Hori horrela, alegazio idazki hau hein batean baietsitzat jo behar da. Sustatzaileak, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak espedientea ebatzi baino lehen, alegatzaileak AT-NA-Deikaztelu fitxan (seigarren espedientea) kokalekuari buruz atzemandako akatsak zuzendu beharko ditu.

5. Gregorio Galilea Arazuri jauna, Vianako Udaleko alkate udalburua.

Lehendabizikoa.–Udal ordenantza.

Vianako Udalak alegatzen du “Viana/Poligonoa” estazioak instalazio erradioelektrikoen udal ordenantza urratzen duela, hartan honako hau esaten baita: “Betiere, eta oro har eta instalazio berrietarako, ez da zilegi instalazio horiek 300 metroko erradioaren barrenean kokatzea, aipatu ekipamenduen kanpoko perimetrotik neurtuta, ezta hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko mugatik ere”. Horregatik, Udalak eskatu zaizkion obra-lizentziak eta jardueretakoak ukatu ditu, eta dekretu horiek ebazteko zain daude auzibidean.

Bigarrena.–Estazioari buruz.

Aurreko kokalekuan akats bat dagoela alegatzen da: UTM koordenatuen arabera, 19. poligonoko 1081. lurzatian dago, eta inguru horretan ezarritako antena 19. poligonoko 1124. lurzatian dago kokatua.

Halaber, estazioa aurreikusitako instalazio gisa aurkeztu dela, eta Vianako Udalaren arabera, lehendik dagoen instalazioa da, 2011tik funtzionamenduan dagoena. Horregatik, Udal honek uste du 10/2002 Foru Legea urratzen dela eta urraketa hori, foru lege horren 20. artikuluaren arabera, arau-hauste oso larria dela.

Alegatzaileak dio badakiela telefoniako enpresen ohiko praktika dela haien instalazioak ezarri eta funtzionamenduan jartzea administrazioaren aldez aurreko kontrolik gabe; beraz, uste du ez direla betetzen foru lege horren 1. artikuluan adierazitako helburua eta xedeak.

Vianako Udalak adierazten du diziplina arloan dituen eskumenak erabili dituela hirigintzako legerian oinarrituta, baina Foru Gobernuko departamentu eskudunak, 10/2002 Foru Legea oinarri hartuta, jarduketa horien aurrean ekin diezaiola erreklamatzen du.

Azkena.–Toki entitate alegatzaileak Viana-Poligonoa estazioaren kokalekua ukatzeko eskatzen du eta diziplina bidea erabiltzeko sustatzaileen aurka edo, bestela, kokalekuaren identifikazioa zuzentzeko.

Erantzuna:

Azpiegituren lurralde planak onetsita izatearen ondorioz, plan horietako kokalekuek maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen da, eta ez dira Udalaren eskumenak galarazten lizentziak udal araudi berariazkoaren arabera emateko.

AT-NA-Viana-Poligonoa fitxari buruz alegatu den akatsa ezin da halakotzat jo. Fitxan jasotako UTM koordenatuak ED50 erreferentzia sistemaren araberakoak dira. Nafarroako Gobernuaren informazio geografikoko sistemetan sartuz gero, tokiz aldatuta agertuko dira, 2013ko abuztutik ETRS89 erreferentzia sistema berrira migratuta baitaude.

Espainiako erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duen uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, informazio geografiko eta kartografiko ofiziala bi sistemetako edozeinetan bildu eta argitaratzen ahalko da, edo ETRS89an, administrazio publiko bakoitzaren beharren arabera; betiere, ED50eko produkzioek ETRS89ko erreferentzia izan beharko dute.

Aurrekoa gorabehera, higiezinaren kokalekua adierazita dago fitxan, eta kokaeraren planoak erantsi zaizkio, higiezina non den jakin ahal izateko.

Orobat, sustatzaileak, espedienteak osatzean, lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizi beharko ditu.

Bestetik, lurralde plana onesteko prozesu honi ez dagokio geldiarazi eta, bidezkoa bada, zehatzeko neurriak hartzea, horiek administrazio eskudunaren aurrean eskatu behar baitira.

Hori horrela, alegazio idazki hau hein batean baietsitzat jo behar da. Sustatzaileak, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak espedientea ebatzi baino lehen, espedienteak osatu behar ditu, eta lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizi.

6. Fermín Erdozain Larrañeta jauna, Orbaizetako Udala ordezkatuz.

Lehendabizikoa.–Orbaizetako Udalak alegatzen du hitzarmen bat sinatu duela Vodafonerekin udalerrian bi antena jartzeko, baina orain tramitatzen ari diren espedienteek antena bakar baten instalazioa jasotzen dutela. Horregatik uste du udalerriaren zati handi bat estaldurarik gabe geldituko dela eta, hortaz, ez dela beteko Orbaizetako Udalak Vodafoneri egin zion eskakizunetako bat: estaldura udalerri osoan bermatzea.

Bestetik, esaten da Pirinioetako Lurraldearen Antolamendu Planak Pirinioetako eremua garatzeko helburuen artean duela azpiegitura eta komunikazioen hobekuntza eta egokitzapena sustatzea: informazioaren teknologia berrietarako irispidea hobetzea, errepide bidezko komunikazioak hobetzea eta toki azpiegiturak hobetzea.

Horregatik, Orbaizetako Udalari ez zaio bidezkoa iruditzen Vodafoneri onartzea aurreikusitako antena azpiegituren lurralde planetik kanpo uztea, eta udalerriaren zati bat estaldurarik gabe; izan ere, Orbaizetako 1. poligonoko 409. lurzatian jartzea aurreikusita dago aipatu hitzarmenean. Orobat, uste du Nafarroako Gobernuaren betebeharra dela LAPetako determinazio lotzaileak bete daitezen zaintzea, baita zerbitzuak eskuratzeko berdintasuna Nafarroa osoan bermatzea ere, eta horretarako Orbaizetako udalerri osorako estaldura eskatu beharko dio Vodafoneri.

Bigarrena.–Orbaizetako Udalak alegatzen du onartu zuela antenetako bat 1. poligonoko 958. lurzatian jartzea, baina orain uste duela komenigarri litzatekeela 2. poligonoko 981. lurzatian kokatzea, inguru horretako etxebizitzen kopuruak gora egin duelako eta bertako herritarrek kezka agertu dutelako.

Orobat, toki entitate horri komenigarria iruditzen zaio maiztasun erradioelektrikoen kanpoko kontagailu bat instalatzea.

Azkena.–Aurrekoagatik guztiagatik, Orbaizetako Udalak estaldura udalerri osoan bermatzeko eskatzen du, antenak ahalik eta inpaktu txikieneko tokietan jarrita.

Erantzuna:

Azpiegituren lurralde planak onesteak egiaztatzen du plan horietako kokapenek maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituztela; dena dela, udalak bere eskumenak erabiliko ditu lizentziak berariazko udal araudiaren arabera emateko, eta ez dira galaraziko aplikagarriak diren gainerako baimen edo akordioak.

Bestetik, azpiegituren lurralde plana aldatu/eguneratzeko Vodafonek aurkeztutako espedienteak onetsiz gero, ez da galaraziko, 10/2002 Foru Legean xedatutakoaren arabera, beste azpiegitura bat tramitatzea udalerri horretan.

Bestetik, bidezko da adieraztea alegatu diren Pirinioetako Lurraldearen Antolamendu Planeko helburuak aipatu planean jasota daudela plangintzarako determinazio lotzaile gisa: “Ez dira zuzenean eta berehala aplikatuko, baina behartzen dute beren edukia kontuan hartzera hirigintzako toki plangintza prestatu, onetsi eta aldatzeko orduan, bai haiek egiteko erabakia hartzen denean, bai determinazioan berean ezartzen den epean.” (5. artikulua. LAParen arau indarra).

Gainera, gogorarazten da Osasun Publikoaren Institutuak eta Ondare Historikoaren Zerbitzuak, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak erabakia hartu dutela alegatutako kokalekuaren ukipenei buruz, eta kokalekuaren aldeko txostena egin dutela; beraz, azaldutakoarekin bat, proposatutako antenak kokatzeko beste toki batzuk aztertzeko eskatzeak ez du zerikusirik azpiegituren lurralde planen onespenarekin.

Azkenik, adierazi behar da maiztasun erradioelektrikoen kanpoko kontagailu baten instalazioa lurralde plana onesteko prozesu honetatik kanpoko kontu bat dela, eta telekomunikazioen arloko administrazio eskudunari eskatu behar zaiola.

Horregatik, alegazioa ezetsitzat jo behar da.

7. Berriozarko Udala.

Lehendabizikoa.–TM-NA-Emaileak izeneko kokalekua behar bezala zehazteko eskatzen da, uste baita fitxan jasotako UTM koordenatuak ez datozela bat kokalekuaren izenarekin eta SITNAn tokiz aldatuta ageri direla beste erreferentzia sistema batean daudelako eta, behin akatsa zuzendurik, beste epe bat ireki dadila udal honi entzutea emateko.

Bigarrena.–Berriozarko Udalak adierazten du estazioa ezartzeko eremua bizitegietarako hiri lurzorua dela, etxebizitza dentsitate handia duena, eta 10/2002 Foru Legeak sentikortzat jotako 100 metroko erradioko eremu baten barrenean dagoela; antena telefonikoak inguruko bizilagun guztien ezespena izan duela eta hala jarraitzen duela, eta une honetan auzibidean dagoela haren baimena, bizilagunek bultzaturik. Horren gainean alegatzen da fitxan jasotzen diren herritarren eragozpenak (bakarrik ere ez herritarrentzat eta ondorio sozioekonomiko positiboa), Berriozarko Udalaren ustez, guztiz okerrak direla eta ez datozela bat errealitatearekin.

Bestetik, Berriozarko Udalak alegazioan adierazten du Telefonicak legez kanpo ezarri zuela orain Vodafoneren estazioa atxiki gogo zaion Telefonicaren telefonia mugikorreko antena, inolako udal baimenik eskatu gabe eta, horregatik, urtebetetik gora daramatela antenak legeztatzen saiatuz, baina Telefonicak ez duela urrats bakar bat ere egin.

Testuinguru horretan, Berriozarko Udalak uste du ausarkeria dela telefonia mugikorreko estazio bat egoera irregularrean den beste baten gainen jartzeko plana onestea; gainera, azpiko estazio hori eraitsia izan daiteke, bai Telefonicak jardueraren espedientea tramitatzeari uko egiten diolako, bai jardueraren espedientea onera iristen ez delako udalak lizentzia ukatzeagatik, bai haren ezarpena baimentzen duen akordioa bizilagunek deuseztatzen dutelako.

Gainera, Berriozarko Udala beldur da Vodafonek ezarri gogo duen estazioa ez ote den jada funtzionamenduan.

Hirugarrena.–Plana tramitatzeko, ingurumenaren eta jendearen osasunaren gaineko ukipenen azterlanetan Vodafoneren sarearen eta antenaren arteko mikrouhinen bidezko lotura sartzeko eskatu behar dela alegatzen da.

Azkena.–Ezetsi dadila Vodafoneren eskaera, telefoniako estazio bat Berriozarren jartzekoa.

Erantzuna:

Lehendabizikoari.–Fitxan jasotako UTM koordenatuei dagokienez, adierazi behar da ED50 erreferentzia sistemaren araberakoak direla.

Bestetik, Espainiako erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duen uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren informazio geografikoko sistema nagusiek 2013ko abuztutik utzi diote informazioa ED50 erreferentzia sisteman argitaratzeari eta ETRS89 erreferentzia sisteman egiten dute (UTM proiekzioa, 30 Iparra eremua).

Egia da aipatu errege dekretuaren bigarren xedapen iragankorrak honako hau ezartzen duela: “Administrazio publikoek sortu edo eguneratutako informazio geografiko eta kartografikoko datu baseak eta kartografia guztia errege dekretu honen arabera bildu eta argitaratu beharko dira 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Ordura arte, informazio geografiko eta kartografiko ofiziala bi sistemetako edozeinetan bildu eta argitaratzen ahalko da, edo ETRS89 delakoan, administrazio publiko bakoitzaren beharren arabera; betiere, ED50eko produkzioek ETRS89ren erreferentzia izan beharko dute”.

Aurrekoa gorabehera, higiezinaren kokalekua adierazita dago fitxan, eta kokaeraren planoak erantsi zaizkio, higiezina non den jakin ahal izateko.

Bigarrenari.–Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreak azpiegituren lurralde plan bat aurkeztera behartuta daude. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapenaren aurreikuspena bilduko ditu. Horregatik, sustatzaileak, espedienteak osatzean, lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizi beharko ditu.

Azpiegituren lurralde planak onesteak egiaztatzen du plan horietako kokapenek maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituztela; dena dela, udalak bere eskumenak erabiliko ditu lizentziak berariazko udal araudiaren arabera emateko, eta ez dira galaraziko aplikagarriak diren gainerako baimen, epai edo akordioak.

Testuinguru horretan, ezin da azpiegituren lurralde plan batetik baztertu 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dituen kokaleku bat.

Bestetik, lurralde plana onesteko prozesu honi ez dagokio geldiarazi eta, bidezkoa bada, zehatzeko neurriak hartzea, horiek administrazio eskudunari eskatu behar baitzaizkio.

Herritarrek jasan beharreko eragozpenei dagokienez, adierazi behar da Osasun Publikoaren Institutuak kokalekuaren aldeko txostena egin duela.

Hirugarrenari.–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak uste du ezetsi behar dela aurkeztu den alegazioa; izan ere, irrati bidezko loturak puntuz puntu transmititzeko erabiltzen dira eta, beraz, irradiazioaren lobulu nagusia oso fokalizatua dago, eta ezin da konexioa trabatuko duten tarteko oztoporik egon; ez horrela, oinarrizko estazioa osatzen duten gainerako antena/sistema erradiatzaileetan.

Hori horrela, alegazio idazki hau hein batean baietsitzat jo behar da. Sustatzaileak espedienteak osatu behar ditu, lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizita, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak espedientea ebatzi baino lehen.

III. ERREFERENTZIAKO ERABAKIAREN DETERMINAZIOAK

Nafarroako Gobernuaren 2013ko uztailaren 17ko erreferentziako Erabakiak bere xedapen zatian ondoko determinazio hauek ezarri zituen:

“2. Espedienteak behin betiko onetsi aurretik, entitate sustatzaileak espediente bakoitzaren testu bategina aurkeztu beharko du, paperean eta euskarri digitalean, Erabaki honen azalpen zatian aipatu zehaztapenak jasota.

Halaber, espedienteak onetsi baino lehen, “Vodafone España, S.A.” enpresak bere sarearen eskema orokor bat aurkeztu beharko du, espediente bakoitzeko kokaleku guztiak ez ezik onetsitako planekoak eta aldaketa/eguneraketak ere bilduko dituena. Haien zerrenda ere aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan, UTM koordenatuak dituztela.

3. Dokumentazioa zuzendurik ez duten kokalekuak baztertu eginen dira.

4. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren 2013ko martxoaren 7ko txostenean adierazitakoarekin bat, espedientea osatu egin behar da, euskarri informatikoan eta grafikoan, antenek igortzen dituzten emisioen neurketei buruzko espediente batekin. Neurketak iristeko moduko toki batean egin beharko dira, erradiazioak indar handiena duen eremuan, AT-NA-Oncineda kokalekuaren kasuan.

5. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren 2013ko ekainaren 6ko txostenean eta aipatutako ondorioetan adierazitakoarekin bat, baztertu egin behar da AT-NA-San Gregorio (Sorlada) kokalekua.

2013ko irailaren 4an, sustatzaileak aurreko determinazioei erantzuten dien dokumentazioa aurkeztu zuen; hona hainbat ohar dokumentazio horri buruz.

Erantzukizun zibileko aseguruari buruz igorri den luzapena 2013an bukatu zen; hortaz, sustatzaileak aseguru horren beste luzapen bat aurkeztu beharko du, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak espedienteak ebatzi baino lehen.

Eskabidean adierazita badago ere, ez da aurkeztu aldaketa/eguneratze espediente guztietako instalazioak gauzatzeko egutegi eguneratua. Telekomunikazioen arloko departamentuak espedienteak ebatzi baino lehen aurkeztu beharko du sustatzaileak egutegi hori.

Fitxa hauek zuzendu dira: NA-Zirkuitua, OR-Mendabia-Zubia, NA-Nagore, NA-Uitzi eta NA-Marañon.

Erreferentziako Erabakian adierazitako hainbat arrazoirengatik, NA-Marañon, AT-NA-Lizarra-Institutua eta AT-NA-San Adrián-Poligonoa kokalekuak ez ziren jendaurrean jarritako 95 kokalekuen zerrendan agertu; bai, aldiz, Erabakiari gehitutako eranskinean. Sustatzaileak kokaleku horiek sartu ditu orain aurkeztu duen dokumentazioan, baina ezin dira onartu, aipatu tramitea osatu ez dutelako.

Vodafonek Excel artxibo igorri du, Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde plana sartu/aldatu/eguneratzeko 1.dik 10.era bitarteko espedienteetan sartutako estazio guztien zerrendarekin, eta sarearen eskema orokorra eta UTMko koordenatuak (ED50 erreferentzia sistemaren araberakoak) jasotzen ditu.

AT-NA-Oncineda estazioaren gainean eskatutako dokumentazioari buruz, aipatu behar da Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren zuzendariaren 2014ko urtarrilaren 29ko txostena kontuan hartuta, dokumentazio hori txostenean zegoela eta horregatik Zuzendaritza horrek aldeko txostena eman ziola 2013ko maiatzaren 10ean.

Azkenik, Vodafone España, S.A.k uko egin die NA-Beriain eta NA-San Gregorio kokalekuei.

IV. ONDARE ARKITEKTONIKOAREN ATALAREN TXOSTENA

Erreferentziako Erabakian, akatsagatik, ez zen kontuan izan Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren 2013ko maiatzaren 31ko txosten bat. Txosten horretan, honako hau esaten zen:

“1. Iruñeko alde historikoan, Maiatzaren 2a kaleko 4 zenbakia duen eraikinean planteatzen den estazioa ezin izanen da Artxibo Nagusira, hau da, Maiatzaren Bia kalera eta harresira, begiratzen duen eraikinaren ataletan ezarri, hura kultur intereseko ondasun deklaratuta baitago. Eraikinean non kokatu zehaztuko da bere garaian, baimendu ahal izateko.

2. Ez da Itzagaondoko 4. poligonoko 11. lurzatian kokatuko, Urbikaingo elizaren ondoan dagoelako, eraikin hori katalogatua baitago.

3. Bada baimena kultur intereseko ondasun deklaratuta den Xabierko gazteluaren inguruan planteatutako estazioa jartzeko.”

Txosten hori igorri eta sustatzaileak erantzun zion 2013ko irailaren 19an.

2013ko urriaren 9an, aipatu Ondare Arkitektonikoaren Atalak beste txosten bat egin zuen, eta bertan adierazi, Vodafonek aurkeztutako dokumentazioa ikusita, bidezko dela Iruñeko Maiatzaren Bia kalean (AT-NA-Puerta del Camino) planteatzen den estazioa baimentzea, eta Urbikaingo elizak ez duela ukipenik izanen, sustatzaileak uko egin diolako haren inguruan (AT-NA-Itzagaondoa) planteatzen zuen kokapenari.

Aurrekoa gorabehera, Vodafonek azken kokaleku hori sartu egin du Erabakiari erantzuteko igorri duen dokumentazioan, nahiz onartezina den.

Hori dela eta, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearekin bat etorririk eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Sustapeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Aurkeztu diren alegazioen gainean ebaztea, Erabaki honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Vodafone España, S.A.U.ri eskatzea, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak espedienteak ebatzi baino lehen, dokumentazio hau aurkezteko departamentu horretan:

–Erantzukizun zibileko aseguruaren luzapena.

–Aldatu/eguneratzeko espediente guztien instalazioak gauzatzeko egutegi eguneratua.

–Antenek igortzen dituzten emisio elektromagnetikoen neurketei buruzko txostena; irradiaziorik handiena den iristeko moduko toki batean egin beharko dira neurketak AT-NA-Oncineda kokalekurako.

–Aldaketa/eguneratze espediente bakoitzaren testu bategina, paperean eta formatu digitalean, alegazioei eman zaizkien erantzunak, aurreko puntuetan adierazitako informazioa eta aipatu departamentuak erabakitzen dituen kokaleku eta koordenatuak dituela.

3. Dokumentazioa zuzendurik ez duten kokalekuak baztertu eginen dira.

4. Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde plana aldatu/eguneratzeko bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren espedienteak, Vodafone España, S.A.U.k aurkeztuak, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunari igortzea, haiek ebatz ditzan; Erabaki honen eranskinean ageri diren 92 kokalekuak jasoko ditu, eta dokumentazioa zuzendu gabe duten kokalekuak baztertuko dira, eta ondoko determinazioak hartuko dira:

–Sustatzaileak Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuaren eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren txostenetan xedatutakoa beharko du bete.

–Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko da.

–Instalazioak zerbitzuan jarri ondoren, instalazioak igorritako emisio erradioelektrikoei buruzko azterlan xehakatua aurkeztu beharko da euskarri informatikoan eta grafikoan, sentikortzat jotako eremu edo guneetarako; irradiazioa indartsuagoa den iristeko moduko toki batean eginen dira neurketak.

–Aurreikusitako lanetan, aztarna arkeologiko ezezagunen bat agertzen bada, legezko betebeharra dago lanak gelditu eta berehala aurkikuntzaren berri ematekoa Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, ondare historikoaren arloan indarra duen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta dakiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko da.

–Sustatzaileari ohartaraztea, egin asmo diren instalazioak ukitu edo baldintzatzen ahal dituzten azpiegitura eta zortasunei dagokienez (ur-ibilbide publikoen polizia eremua, errepideen eragin eremua, mugarri geodesikoak, zortasun aeronautikoak, lurzoru urbanizaezina, eta abar), kasuan kasuko arloan eskudun diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Abartzuza, Abaurregaina, Allin, Allo, Agoitz, Aranguren, Arano, Arantza, Aras, Artzibar, Arroitz, Atetz, Barbarin, Basaburua, Baztan, Beire, Beraskoain, Bera, Berbintzana, Berriozar, Betelu, Burlata, Zirauki, Zizur, Zizur Nagusi, Corella, Deikaztelu, Eratsun, Erroibar, Lizarra, Esteribar, Eulate, Ezkaroze, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Garralda, Hiriberri Aezkoa, Irurtzun, Xabier, Lakuntza, Lapoblación, Larraun, Leotz, Lerate, Los Arcos, Martzilla, Mendabia, Elo, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Odieta, Orbaizeta, Orkoien, Oteitza, Iruña, Gares, Getze Galar, San Adrián, San Martin Unx, Tafalla, Tutera, Ukar, Ultzama, Urraulbeiti, Valtierra, Viana, Villatuerta, Deierri, Esa, Ziordia eta Zubietako Udalei jakinaraztea, baita alegatzaileei eta sustatzaileari ere, eta Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusira, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko apirilaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Kokalekuen zerrenda

ESPEDIENTE

ZENBAKIA

KODEA

IZENA

ED50 ERREFERENTZIA SISTEMA

ETRS89 ERREFERENTZIA SISTEMA

UDALERRIA

UTMx

UTMy

UTMx

UTMy

1

5. aldaketa

0096NA

AT-NA-BELOSO

612.660

4.741.531

612.553,50

4.741.321,61

IRUÑA

2

5. aldaketa

0155NA

TM-NA-EMAILEAK

608.250

4.743.673

608.143,55

4.743.463,66

BERRIOZAR

3

5. aldaketa

0196NA

OR-NA-MENDABIA-ZUBIA

566.659

4.699.398

566.551,82

4.699.189,24

MENDABIA

4

5. aldaketa

0205NA

AT-NA-GASTI-MUTILOA

613.493

4.739.389

613.386,45

4.739.179,60

ARANGUREN

5

5. aldaketa

S-442/0208NA

TM-NA-ZIRKUITUA

568.274

4.710.554

568.167,03

4.710.345,17

LOS ARCOS

6

5. aldaketa

EMO4085

CEM-NA-ERATSUN

596.792

4.773.001

596.686,02

4.772.791,55

ERATSUN

7

5. aldaketa

0147NA

AT-NA-EZKABA

612.461

4.743.905

612.354,55

4.743.695,61

IRUÑA

8

5. aldaketa

0217NA

AT-NA-PEPSI-TAFALLA

608.299

4.709.521

608.191,96

4.709.311,73

TAFALLA

9

5. aldaketa

0194NA

AT-NA-BUZTINTXURI

609.161

4.742.945

609.054,54

4.742.735,65

IRUÑA

10

5. aldaketa

0219NA

AT-NA-AUZITEGIA

609.539

4.760.133

609.432,93

4.759.923,61

IRUÑA

11

5. aldaketa

0220NA

AT-NA-APARK.-KARLOS III.a

611.490

4.741.021

611.383,49

4.740.811,62

IRUÑA

12

5. aldaketa

0221NA

AT-NA-OSPITALEAK

609.223

4.740.382

609.116,48

4.740.172,64

IRUÑA

13

5. aldaketa

0222NA

AT-NA-PUERTA DEL CAMINO

610.801

4.741.812

610.694,51

4.741.602,63

IRUÑA

14

5. aldaketa

NA03B

GN-NA-ARAS

552.795

4.712.606

552.688,09

4.712.397,38

ARAS

15

5. aldaketa

NA01E

GN-NA-EZKAROZE

655.161

4.750.646

655.054,56

4.750.435,88

EZKAROZE

16

5. aldaketa

NA01D

GN-NA-BERASKOAIN

595.245

4.735.327

595.138,39

4.735.117,81

BERASKOAIN

17

5. aldaketa

NA03A

GN-NA-ARANTZA

602.717

4.783.246

602.611,11

4.783.036,51

ARANTZA

18

5. aldaketa

0223NA

TM-NA-NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN HIRIA

612.551

4.659.815

612.443,33

4.659.605,98

TUTERA

19

5. aldaketa

NA05A

GN-NA-ARANO-2

590.244

4.782.979

590.138,04

4.782.769,50

ARANO

20

5. aldaketa

NA02D

GN-NA-ZIAURRITZ

611.829

4.754.444

611.722,80

4.754.234,61

ODIETA

21

5. aldaketa

NA06A

GN-NA-AURITZ

602.943

4.776.288

602.837,25

4.776.078,59

ZUBIETA

22

5. aldaketa

NA05C

AT-NA-MURILLO EL FRUTO

625.971

4.694.584

625.863,60

4.694.374,64

MURILLO EL FRUTO

23

5. aldaketa

NA06C

AT-NA-BERBINTZANA

595.350

4.709.285

595.242,95

4.709.075,87

BERBINTZANA

24

5. aldaketa

NA20E

GN-NA-URETA

630.874

4.757.752

630.767,89

4.757.542,32

ERROIBAR

25

5. aldaketa

NA10D

GN-NA-ILURDOTZ

618.476

4.748.124

618.369,64

4.747.914,55

ESTERIBAR

26

5. aldaketa

NA21E

GN-NA-NAGORE

632.294

4.746.365

632.187,61

4.746.155,35

ARTZIBAR

27

5. aldaketa

NA22E

GN-NA-GARRALDA

637.650

4.757.783

637.543,96

4.757.573,11

GARRALDA

28

5. aldaketa

NA21A

GN-NA-ARAITZ

583.452

4.765.104

583.345,93

4.764.894,70

BETELU

29

5. aldaketa

NA22A

GN-NA-UITZI

588.230

4.766.738

588.123,96

4.766.528,59

LARRAUN

30

5. aldaketa

NA23A

GN-NA-JAUNTSARATS

597.059

4.763.452

596.952,93

4.763.242,61

BASABURUA

31

6. aldaketa

NA09B

AT-NA-MURUZABAL

600.750

4.727.277

600.643,23

4.727.067,75

MURUZABAL

32

6. aldaketa

NA23E

AT-NA-XABIER

646.515

4.717.280

646.408,03

4.717.070,53

XABIER

33

6. aldaketa

NA13D

GN-NA-LEOTZ

623.604

4.723.478

623.497,10

4.723.268,56

LEOTZ

34

6. aldaketa

NA14D

GN-NA-GERINDA

616.067

4.711.514

615.959,97

4.711.304,66

SAN MARTIN UNX

35

6. aldaketa

NA24A

GN-NA-IRURITA

620.096

4.773.584

619.990,13

4.773.374,51

BAZTAN

36

6. aldaketa

NA15D

GN-NA-OLLETA

621.364

4.715.325

621.256,99

4.715.115,64

LEOTZ

37

6. aldaketa

NA25A

GN-NA-ZILBETI

625.818

4.760.415

625.711,93

4.760.205,42

ERROIBAR

38

6. aldaketa

NA24B

GN-NA-LAPOBLACIÓN

545.678

4.718.442

545.571,05

4.718.233,54

LAPOBLACIÓN

39

6. aldaketa

NA28E

AT-NA-HIRIBERRI

644.717

4.757.163

644.610,90

4.756.952,93

HIRIBERRI

40

6. aldaketa

NA27E

AT-NA-ABAURREGAINA

645.993

4.751.464

645.886,75

4.751.253,99

ABAURREGAINA

41

6. aldaketa

NA31B

AT-NA-UKAR-HERRIA

605.955

4.726.291

605.848,19

4.726.081,69

UKAR

42

6. aldaketa

NA29B

AT-NA-BEARIN

580.309

4.727.446

580.202,32

4.727.237,06

DEIERRI

43

6. aldaketa

NA28B

AT-NA-DEIKAZTELU

580.750

4.716.022

580.643,11

4.715.813,02

DEIKAZTELU

44

6. aldaketa

NA32B

AT-NA-GALDIO

574.116

4.731.147

574.009,43

4.730.938,17

ALLIN

45

6. aldaketa

NA09C

AT-NA-ARRADA

617.587

4.686.502

617.479,60

4.686.292,72

MURILLO EL CUENDE

46

6. aldaketa

NA13B

OR-NA-OTEITZA

585.823

4.718.565

585.716,13

4.718.355,96

OTEITZA

47

6. aldaketa

NA07B

AT-NA-EULATE

564.792

4.735.606

564.685,49

4.735.397,29

EULATE

48

6. aldaketa

NA10B

AT-NA-ZIRAUKI

591.373

4.725.383

591.266,22

4.725.173,88

ZIRAUKI

49

6. aldaketa

NA26B

AT-NA-ALLOTZ

586.706

4.727.593

586.599,28

4.727.383,95

DEIERRI

50

6. aldaketa

NA14B

OR-NA-CARASOLES

570.759

4.714.926

570.652,12

4.714.717,14

BARBARIN

51

6. aldaketa

NA11B

AT-NA-ABARTZUZA

579.820

4.731.345

579.713,39

4.731.136,07

ABARTZUZA

52

6. aldaketa

0224NA

AT-NA-ANAITASUNA

609.703

4.741.768

609.596,51

4.741.558,64

IRUÑA

53

6. aldaketa

NA17A

AT-NA-ZIORDIA

563.901

4.746.781

563.794,81

4.746.572,26

ZIORDIA

54

6. aldaketa

0225NA

TM-NA-ALMA HOTELA

612.630

4.741.892

612.523,51

4.741.682,61

IRUÑA

55

6. aldaketa

NA23B

AT-NA-LERATE

587.627

4.730.306

587.520,32

4.730.096,93

LERATE

56

6. aldaketa

NA11D

RV-NA-ELOMENDI

620.431

4.728.327

620.324,19

4.728.117,53

ELO

57

7. aldaketa

226NA

AT-NA-VIANA-POLIGONOA

551.875

4.706.403

551.767,97

4.706.194,38

VIANA

58

7. aldaketa

NA33B

AT-NA-ALLO

580.420

4.714.428

580.313,08

4.714.219,02

ALLO

59

7. aldaketa

NA25E

AT-NA-TABAR

635.822

4.725.504

635.715,15

4.725.294,47

URRAULBEITI

60

7. aldaketa

230NA

TM-NA-GARES

597.668

4.725.173

597.561,20

4.724.963,80

GARES

61

7. aldaketa

NA17D

AT-NA-EGUARATS

606.417

4.753.705

606.310,79

4.753.495,66

ATETZ

62

7. aldaketa

229NA

AT-NA-REFENA

609.087

4.743.089

608.980,54

4.742.879,65

IRUÑA

63

7. aldaketa

NA12D

AT-NA-PATERNAIN

603.231

4.737.535

603.124,42

4.737.325,71

ZIZUR

64

7. aldaketa

NA10C

AT-NA-PLANASA

610.036

4.674.436

609.928,48

4.674.226,91

VALTIERRA

65

7. aldaketa

176NA

AT-NA-MUGAZURI

612.801

4.743.121

612.694,53

4.742.911,61

BURLATA

66

7. aldaketa

NA03C

OR-NA-CADENA

605.644

4.662.003

605.536,37

4.661.793,95

CORELLA

67

7. aldaketa

NA30B

OR-NA-ARROITZ-ORANGE

574.609

4.714.727

574.502,11

4.714.518,09

ARROITZ

68

7. aldaketa

NA04A

OR-NA-LAKUNTZA

579.980

4.752.623

579.873,76

4.752.413,95

LAKUNTZA

69

7. aldaketa

NA31A

OR-NA-ALMANDOZ

613.784

4.771.527

613.678,11

4.771.317,56

BAZTAN

70

7. aldaketa

NA32A

OR-NA-IRURTZUN-ERDIALDEA

595.763

4.752.740

595.656,75

4.752.530,72

IRURTZUN

71

7. aldaketa

NA08C

AT-NA-SAN MARTIN UNX

618.292

4.709.468

618.184,93

4.709.258,64

SAN MARTIN UNX

72

7. aldaketa

231NA

AT-NA-ALBRET

608.915

4.740.756

608.808,48

4.740.546,65

IRUÑA

73

7. aldaketa

232NA

AT-NA-SAGAMOVIL

607.228

4.741.909

607.121,51

4.741.699,67

ORKOIEN

74

7. aldaketa

NA13C

AT-NA-BEIRE

613.810

4.701.134

613.702,83

4.700.924,64

BEIRE

75

8. aldaketa

0100NA

TM-NA-TUTERA-HEGOALDEA

615.976

4.657.082

615.868,28

4.656.873,09

TUTERA

76

9. aldaketa

0237NA

AT-NA-VALDEMONTON

586.833

4.689.469

586.725,72

4.689.260,10

SAN ADRIÁN

77

9. aldaketa

NA17C

TM-NA-FONTELLAS

617.426

4.654.363

617.318,23

4.654.154,19

FONTELLAS

78

9. aldaketa

NA16C

AT-NA-EXKAL

603.305

4.686.897

603.197,66

4.686.687,95

MARTZILLA

79

9. aldaketa

B-390

AT-NA-BELATE II

611.865

4.765.169

611.759,03

4.764.959,58

ULTZAMA

80

9. aldaketa

0236NA

AT-NA-GETZE GALAR

610.992

4.734.341

610.885,34

4.734.131,62

GETZE GALAR

81

9. aldaketa

NA05B

AT-NA-VILLATUERTA

581.704

4.723.383

581.597,24

4.723.174,03

VILLATUERTA

82

9. aldaketa

NA02A

AT-NA-IBARDIN

606.127

4.796.284

606.020,69

4.796.074,20

BERA

83

9. aldaketa

0233NA

AT-NA-ERRIPAGAÑA

613.863

4.741.313

613.756,49

4.741.103,60

IRUÑA

84

9. aldaketa

NA31E

AT-NA-ORBAIZETA

644.252

4.759.959

644.145,97

4.759.748,91

ORBAIZETA

85

9. aldaketa

S-485

AT-NA-CONGELADOS DE NAVARRA

624.467

4.654.112

624.359,21

4.653.903,18

FUSTIÑANA

86

9. aldaketa

NA33A

OR-NA-MUGIRO

591.222

4.761.573

591.115,89

4.761.363,64

LARRAUN

87

9. aldaketa

NA30E

OR-NA-AGOITZ-ORANGE

633.530

4.737.454

633.423,40

4.737.244,38

AGOITZ

88

9. aldaketa

NA11C

OR-NA-FITERO-ORANGE

594.562

4.656.120

594.454,20

4.655.911,08

FITERO

89

9. aldaketa

0238NA

AT-NA-ONCINEDA

579.091

4.724.402

578.984,27

4.724.193,08

LIZARRA

90

10. aldaketa

NA48B

TM-NA-ORTIGACIL

580.723

4.716.022

580.616,11

4.715.813,02

DEIKAZTELU

91

10. aldaketa

NA29E

AT-NA-ESA

648.102

4.720.639

647.995,07

4.720.429,51

ESA

92

10. aldaketa

0239NA

AT-NA-AZYSA

606.956

4.738.580

606.849,44

4.738.370,67

ZIZUR NAGUSIA

F1405988

Iragarkiaren kodea: F1405988