93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Epaiaren ediktua. 828/2013 prozedura

Iruñean, 2014ko apirilaren 25ean.

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 828/2013 hitzezko judizioa (250.2) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Khadija Fahmi andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, baita ohartarazteko ere ebazpen honen kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko apirilaren 25ean.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1406156