93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Izarbeibarko Mankomunitatearen izen aldaketa

Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2012ko maiatzaren 31n, Euskaltzaindiaren txostena jaso ondotik, hasiera batez onetsi zuen bere Estatutuak aldatzea. Hona hemen:

Izena eta helbidea: Aipatutako toki entitatearen izena Mancomunidad de Valdizarbe-Izarbeibarko Mankomunitatea izanen da. Garesen izenen du egoitza.

Iragarkia Mankomunitatea osatzen duten udalerrien iragarki-ohol ofizialetan jarri zen jendaurrean eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

2012ko urriaren 30ean Batzar Orokorrak behin betiko onetsi zuen aldaketa.

2013ko urtarrilaren 10ean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak izena aldatzearen aldeko txostena eman zuen.

Ondoren, Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan osoko bilkurek aldaketa onetsi zuten.

Horren ondotik, Nafarroako Gobernura bidali zen, onets zezan.

Inskripzio aldaketa 7/1985 Legeak aipatzen duen Erregistroan jaso da.

Izenaren aldaketak izaera ofiziala lor dezan Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan argitaratzen da.

Garesen, 2014ko maiatzaren 4an.–Alkatea-Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1406787