93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa San Miguel industrialdeko Plan Partzialean

Villatuertako Udalak, 2014ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen San Miguel industrialdeko eremu finkatuko ordenantza partikularren 30. artikuluaren edukian aldaketa egiteko proiektua, industrialde horretako Plan Partzialeko aldaketaren barnean sartua baita, Jurramendiko Mankomunitateak sustaturik. Hona hemen testu berria:

30. artikulua.

Eraikina finkatzen den lurraren sestratik hasita estalkiaren egitura hasten den arte, gehienez ere 8 metroko garaiera izanen da.

Enpresak garaiera horretatik salbuetsirik egonen dira baldin eta arau honetakoa baino eraikuntza garaiagoa izan beharra justifikatzen badute ekoizpen prozesuaren eskakizunetan oinarrituta.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villatuertan, 2014ko maiatzaren 8an.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1406790