93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, hots, 2014ko maiatzaren 11tik 16ra, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Luis Fernando Pérez Cristóbalen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Alesbesen, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1406870