93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, nekazaritzako biltegien gehieneko azalera eraikiari dagokionez. Behin betiko onespena

2014ko urtarrilaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa hasiera batean onetsi zen Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, nekazaritzako biltegien gehieneko azalera eraikiari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan lege beraren 79.2 artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (2014ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ean), eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Alesbesko Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa behin betiko onetsi zuen Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, nekazaritzako biltegien gehieneko azalera eraikiari dagokionez.

Alesbesen, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

ALDAKETA ARAU SUBSIDIARIOETAKO DETERMINAZIO XEHAKATUETAN, NEKAZARITZAKO BILTEGIEN GEHIENEKO AZALERA ERAIKIARI DAGOKIONEZ

Planteaturiko aldaketaren deskripzioa

Erran bezala, hirigintza aldetik planteatzen da nekazaritza lanak egiteko behar den makineria biltegiratzeko moduko okupazio baldintzen eta azalera eraikien arauketa, inguruan dauden beharra eta eskaera direla eta. Nekazaritza lanak egiteko behar den makineria biltegiratzeko indarra duten baldintzak aski ez direnez, aldatu dira biltegiei eta beraiek kokatzeko baldintzei dagozkien antolamendu xeheko determinazioak.

Planteatzen da nekazaritzako biltegien gehieneko azalera eraikia aldatzea, orain indarra duten 500 m² gabe1200 m² eraiki ahal izan daitezen. Lurzatiaren gutieneko azalera ere aldatu da; orain arte 5000 m² zen eta 4000 m² izanen da hemendik goiti. Betiere justifikaturik gelditzen bada nekazaritzako egungo ustiategi bati loturiko premia, nekazaritzako biltegien arauketa honela geldituko da aldaturik:

–Gutxieneko lurzatia: 4000 m2.

–Azalera eraikia, gehienez: 1200 m2.

–Oin angeluzuzeneko eraikina.

–Estalkia: bi isurkikoa.

–Eraikinetik finka mugakideetarainoko tartea: 6 m.

–Eraikinetik bide publikoeetarainoko tartea: 5 m.

–Eraikinetik errepideetarainoko tartea: 25 m.

–Eraikinetik finka mugakideetarainoko tartea: 50 m.

–Eraikinaren gailurrerainoko garaiera: 6 m; hori baino gehiago izan daiteke, betiere proiektu teknikoan garaieraren beharra behar bezala justifikatzen bada nekazaritzako ustiategiari loturik dagoen eta biltegiratu behar den makineriaren garaieragatik.

–Udalak eskatzen ahalko du hesi bat landatzea, tamaina egokiko arbolek osaturiko lerroa erabiliz horretarako, eraikinaren aitzinean bide publikoraino, edo bertzenaz eraikinaren alborik handienetan, eta gutienez ere 5 metro baino gutiagora fatxadako horma-ataletatik, begirako eragina tikiagoa izan dadin haren aldera.

Iragarkiaren kodea: L1406323