93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Diru-laguntzen deialdi publikoa, GGKEek garapen bidean
diren herrialdeekin lankidetza proiektuak
aurrera eramateko. (2014. urtea)

Tuterako Udaleko alkateak 2014ko maiatzaren 5ean eman ebazpenaren bidez onetsi da GGKEek garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdi publikoa, 2014. urterako, ondoan zehazten diren baldintza orokorrekin:

Oinarrien xedea: aipatua.

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Aurrekontuko kontu-saila: 48210.3131.

Oinarriak non hartu: Tuterako Udaleko Gizarte Ongizate eta Emakume eta Berdintasun Alorra, Díaz Bravo kalea, 26, eta www.tudela.es web orriaren bidez.

Oinarriak 2013ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 3an, eta honako honetan agertzen dira: http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletínes/2013/62/Anuncio-13/.

Eskabideen aurkezpena: Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Vieja plaza, 1, Tutera) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluan aipaturiko edozein tokitan, beharrezko dokumentazioa erantsita. Epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2014ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1406864