93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

2014ko apirilaren 28ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:

1) Aldaketa xehakatuak hasiera batean onestea Tebas-Muru Artederretako Udal Planean, 500-1 lurzatiari dagokionez, egun duen erabilera, libre publikoa, aldatu eta libre pribatua izan dadin.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 79.3. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tebasen, 2014ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1406792