93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

11/2014 aldaketa Udal Plan Orokorrean, 42. artikuluari
dagokionez (Lurzoru urbanizaezinari buruzko hirigintza arauak). Behin betiko onespena

Sustapeneko kontseilariak apirilaren 15ean eman 28E/2014 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da San Adriango Udal Plan Orokorraren 42. artikuluan (Lurzoru urbanizaezinari buruzko hirigintza arauak) aldaketa egiteko espedientea, erauzteko erabilera bateragarri eta baimengarri eginik. Aldaketa horri 11/2014 aldaketa zenbakia esleitu zaio, eta 42.2 artikuluaren idazketa (Lurzoru urbanizaezinari buruzko hirigintza arauak) honako hau da:

42.2. artikulua. Gorde beharreko lurzoruak.

Pven2 (natura aldetik ustiatzeko balioa izateagatik gorde beharreko lurzorua). Nekazaritza eta abeltzaintzako lurzorua: araubide orokorra:

Babes araubidea.

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

Debekatuak:

–Meategiak, harrobiak ustiatzea.

–Ustiapen naturalen azalera edo ekoizteko ahalmena murrizten duten guztiak.

Baimengarriak:

–Legarra eta harea ateratzea.

–Pistak eta bideak irekitzea.

–Lurzatiak berrantolatzea eta ureztatzeko instalazioak modernizatzea.

–Energia eolikoa eta eguzki energia baliatzeko instalazioak, autokontsumorako, nekazaritzako edo abeltzaintzako erabilera duen lurzatian bertan.

Onartuak:

–Belar eta zurezko laboreen nekazaritza ustiategiak.

–Abeltzaintzako ustiategiak.

–Ureztatzeko instalazioak.

Delako 42. artikuluaren edukiaren gainerakoa bere horretan utzi da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1406338