93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Puiuko Udaleko alkatearen eta zinegotzien ordainsariak

Puiuko Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako, Udalaren osoko bilkuretara joategatik:

–250 euro, bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro urtean.

Bigarrena.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako, informazio batzordeetara edo Udalaren funtzionamendurako beharrezkoak diren barne bilkuretara joategatik:

–100 euro, bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 400 euro urtean.

Hirugarrena.–Hirigintzako zinegotzi delegatuaren ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalez gaindiko entitateetara joategatik, Puiuko Udala bertan baldin badago, edo Udalaren funtzionamendurako beharrezkoak diren kanpoko organoen bilkuretara joateagatik:

–100 euro, bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 2.200 euro urtean.

Laugarrena.–Alkateari gehienez ere 6.000 euro ordaintzea urtean, bere karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain gisa.

Borzgarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira.

Seigarrena.–Aitzineko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta transferentzia arrunten bidezko banaketarako formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Zazpigarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitara dadila.

Puiun, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

Iragarkiaren kodea: L1406327