93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

1 eta 2. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2014ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2014 aldaketa

kreditu gerakina bereganatzea, 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Gastuak: 1.443.622 kontu-saila.–Hilerriko horma-hilobietako obra. Zenbatekoa: 7.100,08 euro.

Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 7.100,08 euro.

Aurrekontuko 2/2014 aldaketa

kreditu berezia, 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Gastuak: 1.121.68001 kontu-saila.–Lurren erosketa. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 3.000,00 euro.

Elizagorrian, 2014ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1406868