93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2014ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Sarrigurenen, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1406875