93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Euskarazko udako kanpaldietarako diru-laguntzen
deialdia arautzen dituen oinarriak.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2014ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen euskarazko udako kanpaldietarako diru-laguntzen deialdia arautzen dituen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, oinarriak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1406872