93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Balorazio txostenaren berrikuspena

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, 2013ko irailaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Buñuelgo balorazio txostena berrikusteko proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1406867