93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa, 2014ko lehen seihilekoan

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du 2014ko ekainaren 3an bukatuko dela landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2014ko kontribuzioaren lehen seihilekoa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2014ko ekainaren 3an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2014ko maiatzaren 9an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1406869