93. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

129/2014 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egiten duena, epaia betez.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 17ko 403/2014 Ebazpenaren bidez agindu zen Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiak uztailaren 24ko 219/2008 Epai irmoa betearaztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren azaroaren 26ko 967/2013 Epaian ezarritako terminoetan. Ebazpen horrek agintzen du Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatzeko merezimendu lehiaketarako deia egitea eta, horretaz gainera, deialdiak berak izan beharreko zehaztapenak ezartzen ditu, epaia bere osotasunean bete dadin.

2014ko otsailaren 24an, Javier Train Yubero jaunak jakinarazi zuen ebazpen horren kontra epaia betearazteko intzidentea aurkeztu behar zuela eta, orobat, ebazpena zuhurtziaz indargabe uztea eskatu zuen, harik eta Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiak intzidente horren gaineko erabakia hartu arte.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 27ko 499/2014 Ebazpenaren bidez Javier Train Yubero jaunak eskatutakoa onartu zen, aurreko ebazpenaren betearazpena indarrik gabe uzteari dagokionez.

2014ko martxoaren 11n, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiak autoa luzatu zuen eta hartan aitortu otsailaren 17ko 403/2014 Ebazpenak aipatutako epaiak zuzen betearazten dituela. Hezkuntza Departamentuan apirilaren 22an sartutako ofizioaren bidez, epaitegi horrek martxoaren 11ko autoaren irmotasuna jakinarazi zuen.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiaren uztailaren 24ko 219/2008 Epai irmoko agindua betetzeko, –epai hori Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren azaroaren 26ko 967/2013 Epaian ezarritako terminoetan eman da–, beharrezkoa egiten da Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egitea.

Geroago, deialdiaren amaierako emaitza zein den ikusi ondoren, epaia oso-osorik eta hark agindutako terminoetan betearazteko neurriak hartuko dira, hala behar bada.

Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuak, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez emandako eskudantziak erabiliz, erabaki du:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 17ko 403/2014 Ebazpenaren etetea kentzea. Ebazpen horren bidez agindu zen Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiak uztailaren 24ko 219/2008 Epai irmoa betearaztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren azaroaren 26ko 967/2013 Epaian ezarritako terminoetan.

2. Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria merezimendu lehiaketa bidez hautatu eta izendatzeko deialdiaren oinarriak onestea, epaia betez.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutura, Argibide eta Agiri Bulegora eta Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

IRUÑEKO “PADRE MORET-IRUBIDE” BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUKO ZUZENDARIA MEREZIMENDU LEHIAKETA BIDEZ HAUTATU ETA IZENDATZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Parte hartzeko betebeharrak.

1.1. Jarraian adierazten diren betebehar hauek bete beharko dira deialdian parte hartu ahal izateko:

a) Irakaskuntzako funtzio publikoan gutxienez ere bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa.

b) Karrerako funtzionario gisa zuzenean irakatsi izana, bost urtez, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuak ematen dituen ikasketetako batean.

c) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean lanean aritzea Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuak eskaintzen dituen ikasketetako batean eta, deialdia argitaratzen den egunean, gutxienez ikasturte oso bateko antzinatasuna izatea bertan.

d) Zuzendaritza proiektu bat aurkeztea, alderdi hauek biltzen dituena, gutxienez: Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuaren egoeraren azterketa, aurkeztutako proiektuaren eta Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko hezkuntza proiektuaren arteko lotura, helburuak, horiek lortzeko jarduketa lerroak eta proiektua ebaluatzeko prozedurak.

Zuzendaritza proiektua egiteko beharrezkoak diren plangintza instituzionaleko agiriak emanen dizkie Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuak haiek eskatzen dituzten hautagaiei.

e) Zuzendaritza taldearen proposamena aurkeztea, interesa duten pertsonek onartutakoa.

f) Zuzendarigaiak, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan irakastorduak eduki ahal izateko, espezialitatearen tituluduna izan beharko du edota beharrezkoa den gaitasuna eduki, ikastetxe horretako plantilla organikoan ageri denari jarraikiz.

1.2. Oinarri honetan zerrendatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira. Hori hala izanik ere, a) eta b) letretan ezarritakoak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenak eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatu zen egunean, hots, 2010eko otsailaren 9an, bete beharko dira eta c) letran ezarritakoak, berriz, aipatutako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean, hots, 2010eko urtarrilaren 18an.

Bigarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2.1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan, bai eta horren webgunean ere (www.educacion.navarra.es); eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es).

2.2. Zuzendarigai bakoitzak honako agiri hauek erantsiko dizkio parte hartzeko eskabideari:

a) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskinean jasotzen den merezimenduen baremoan ezarritakoari jarraikiz. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 17ko 403/2014 Ebazpenean ezarritakoaren arabera, soilik merezimendu hauek hartuko dira kontuan: Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenak ezarritako deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean burutu eta ebazpen honen hirugarren oinarrian ezarritako epearen barnean hautagaiak ekarri dituenak.

Baremoko 1.1, 1.3, 1.5, 2.1, 2.2 eta 2.3 atalei dagozkien merezimenduak dagokion zerbitzu-orriaren bidez frogatuko dira. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zerbitzu-orri hori.

b) Hala badagokio, zuzendari lanean aritzeko egiaztagiriaren fotokopia edo zuzendaritza taldeentzako Prestakuntza Programa egin izanarena aurkeztu beharko da.

c) Zuzendaritza taldea osatzeko proposatzen diren pertsonen zerrenda, ebazpen honen II. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz.

d) Zuzendaritza proiektuaren ale bat. Proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita.

2.3. Parte hartzeko eskabidea Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko da (zerrenda 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jarri diezazkioten, ziurtatu baino lehen.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web guneko atarian dago: www.navarra.es. Halakoetan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko formatuetako edozeinetan eransten ahalko dira.

2.4. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2.5. Aurkezten diren agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurtezteko epearen barnean.

Administrazioak, edozein unetan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak eskatzen ahalko dizkie izangaiei.

2.6. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

2.7. Aurkezten den dokumentazioa 2014ko azaroaren 1etik 30era bitarte jasotzen ahalko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Ezarritako epea dokumentazioa jaso gabe bukatuta, haren gaineko eskubide guztiak galduko dira eta dokumentazio hori suntsituko da.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hamabost egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Hautagaitzak onartzea.

4.1. Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez onetsiko da onartu eta baztertutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda, eta zerrenda horretan baztertzeko arrazoiak adieraziko dira. Ebazpen hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

4.2. Behin-behineko zerrendaren aurka, interesdunek idatzizko erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduak, zerrenda hori argitaratu eta hurrengo bost egun baliodunean, ebazpen honen bigarren oinarriko 2.3 atalean adierazitako tokietatik edozeinetan.

4.3. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onetsiko da. Zerrenda hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Bosgarrena.–Hautapen batzordea.

5.1. Hautapen batzordearen eraketa.

Hautapen batzordeak kide hauek izanen ditu:

a) Hezkuntza Departamentuko ordezkariak.

–Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile bat, batzordeburu izanen dena eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposatuta izendatuko dena.

–Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionario bat, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan destinoa izanen ez duena, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak proposaturik izendatuko dena.

b) Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko ordezkariak.

–Klaustroko bi ordezkari. Gazteena idazkari lanetan arituko da.

–Eskola-kontseiluko bi ordezkari, klaustrotik kanpokoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasle ez direnak.

5.2. Ikastetxeari hautagaiak daudela jakinarazi eta biharamunetik hasita bost eskola eguneko epean, ikastetxeko zuzendariak klaustroa eta eskola kontseilua deituko ditu ezohiko bi bilera egiteko, onartutako hautagaitzen berri eman eta hautapen batzordeko ordezkariak hautatzeko.

Bilera horietan zuzendaritza lortu nahi duten izangaiei gonbita eginen zaie beren proiektuak zein diren adieraz ditzaten. Azalpen horrek informatzeko baino ez du balioko, eta ez da eztabaidarik izanen hautagaien eta Klaustroaren edo Eskola Kontseiluaren artean.

Bi hautagaitza edo gehiago izanez gero, zozketa eginen da zuzendaritzarako hautagaiek jarduteko ordena finkatzeko, bai klaustroan, bai eskola kontseiluan.

Zuzendaria bertako zuzendaritza betetzeko hautagai aurkezten bada, aparteko bi bilera horietako buru izanen da hautagaitza bakar batean ere egon ez eta ikastetxean antzinatasunik handiena duen irakaslea izanen da.

Klaustroak hautapen batzordean izanen dituen ordezkariak zozketaz aukeratuko dira ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleen artean, aurkeztutako hautagaitzetako kideak izan ezik.

Eskola Kontseiluko kideak zozketaz aukeratuko dira, betiere klaustroko kideak ez direnen, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasle ere ez direnen artean.

Zuzendariak berehala jakinaraziko dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari ikastetxeak hautapen batzordean izanen dituen ordezkarien eta haien ordezkoen izenak.

5.3. Hautapen batzordea osatzen duten pertsonen izendapena Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez eginen da, eta Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

5.4. Hautapen batzordea Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan eratuko da, hautapen batzordeak izendatzen dituen ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hiru egun balioduneko epean. Ikastetxe horretan jendaurrean jarriko dira batzordeetako kideen izenak eta zuzendarigaien zerrenda.

5.5. Deialdi honetan xedatutakoa galarazi gabe, alderdi formaletan eta prozedurazko alderdietan, hautapen batzordeak abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera jardunen du. Foru agindu horren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Seigarrena.–Hautapen prozesua.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan, zuzendarigaiaren merezimenduak eta zuzendaritza proiektua baloratuko dira eta, bigarrenean, Hasierako Prestakuntza Programa eginen da.

Zazpigarrena.–Lehen fasea: merezimenduen eta zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

7.1. Merezimenduen balorazioa.

Merezimenduen balorazioa ateratzeko, baremoko atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den bezala.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 17ko 403/2014 Ebazpenean ezarritakoaren arabera, soilik merezimendu hauek hartuko dira kontuan: Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenak ezarritako deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hots, 2010eko otsailaren 9an, burutu eta ebazpen honen hirugarren oinarrian ezarritako epearen barnean hautagaiak ekarri dituenak.

7.2. Zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

Zuzendaritza proiektuak eta haren defentsak gehienez ere 10 puntu balioko ditu, I. eranskineko baremoko II. atalean ezarritakoaren arabera.

Hautapen batzordeak zuzendaritza proiektuak azaldu eta defendatzeko egunak eta hautagaiek jarduteko ordena jendaurrean jarriko ditu Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan.

Hautagai bakoitzak 30 minutu izanen ditu, gehienez, zuzendaritza proiektua azaldu eta defendatzeko. Hautapen batzordeko kideek 15 minutu izanen dituzte gehienez izangaiari galderak egiteko, aurkeztu eta defendatutako zuzendaritza proiektuko zenbait alderdi argitu edo zehatzago azal ditzan.

Proiektua baloratzeko, hautapen batzordeko kide bakoitzak 1etik 10 puntu bitarteko kalifikazioa emanen du. Proiektuaren amaierako nota batzordekide bakoitzaren banakako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da (bi dezimalekin emana). Batzordekideen kalifikazioen artean 3 puntuko edo gehiagoko aldea baldin badago, kalifikaziorik altuena eta baxuena baztertuko dira, eta amaierako nota gainerakoen batez bestekoa eginez aterako da.

Aukeratua izateko, hautagaiak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu zuzendaritza proiektuaren balorazioan.

7.3. Hautagaien behin-behineko balorazioa.

Hautapen batzordeak Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan jendaurrean jarriko du hautagaiek lortutako behin-behineko balorazioa, merezimenduen baremoan eta zuzendaritza proiektuan emandako puntuazioak adierazita.

Hautagaiek bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko balorazio horien aurka, hiru egun balioduneko epean, balorazio horiek argitaratu eta biharamunetik hasita. Erreklamazioak hautapen batzordeko buruari zuzenduko zaizkio eta ebazpen honen bigarren oinarriko 2.3 atalean aipatutako tokietan aurkeztuko dira.

7.4. Hautagaien behin betiko balorazioa.

Hautapen batzordeak ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan bertan argitaratuko du hautagaien behin betiko balorazioa. Horretarako, merezimenduen baremoan eta zuzendaritza proiektuan lortutako puntuazioa adieraziko du, bai eta bi nota horiek batu ondoren ateratako guztirako puntuazioa ere.

Guztirako puntuazio altuena lortzen duen hautagaia aukeratuko da izendatua izateko.

Berdinketak honako irizpide hauek, hurrenez hurren, kontuan hartuta hautsiko dira:

–Zuzendaritza proiektuan zeinek lortu duen puntu gehien.

–Ataletan eta azpiataletan zeinek duen puntu gehien, merezimenduen baremoko hurrenkeraren arabera.

7.5. Batzordeburuak aukeratutako hautagaiaren proposamena igorriko dio Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta hautagai horrek Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duen ala hura egitetik salbuetsita dagoen adieraziko dio.

7.6. Giza Baliabideen Zerbitzuko ebazpen bidez, aukeratutako izangaia, hala behar denean, jendaurrean jarriko da eta Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duenetz adieraziko da. Ebazpen hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

7.7. Aukeratutako hautagaiak proposamena eginen du destinoa Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan duten irakasleen artean zuzendaritza-taldeko kide izanen direnak izendatzeko, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko dio proposamen hori, hamar egun balioduneko epean, aurreko atalean aipatutako ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zortzigarrena.–Zuzendariaren eta zuzendaritza-taldearen izendapena.

8.1. Zuzendariaren izendapena.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, aukeratutako pertsona jarraian adierazten denari jarraikiz izendatuko da eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Aukeratutako pertsonak Hasierako Prestakuntza Programa egin behar badu, praktiketako zuzendari izendatuko da urte baterako.

–Aukeratutako pertsona Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita badago, lau urterako izendatuko da zuzendari.

8.2. Zuzendari berriak behin betiko destinorik ez badu Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuan, ezin izanen da agintaldiak iraun bitartean lekuz aldatzera behartu, irakas-zama murriztu edo ezabatu delako.

8.3. Zuzendaritza taldearen izendapena.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapena eginen da agintaldian betetzeko moduko lanpostu hutsak baldin badaude, ikasturte bakoitzeko hezkuntza-plangintzari jarraikiz. Lanpostu huts hori badagoela Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du, txosten baten bidez.

Bederatzigarrena.–Bigarren fasea: Hasierako Prestakuntza Programa.

9.1. Hautapen prozesuko bigarren fasean Hasierako Prestakuntza Programa bat gainditu beharko da.

9.2. Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsiak daude:

–Zuzendaritza taldea osatzen duten karguetako edozeinetan zuzendaritza lanean bi urtez gutxienez aritu dela frogatzen duen pertsona hautatuak.

–Ikastetxe publikoetako zuzendari lanetan aritzeko onartuta egonik ere, karguan aritu ez den hautagai aukeratua edo bi urte baino gutxiago aritutakoa, baita Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen zuzendaritza taldeentzako Prestakuntza Programa egina dutenak ere.

9.3. Hasierako Prestakuntza Programan hezkuntza arloko legediari, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamenduari eta baliabideen kudeaketari buruzko prestakuntza sartuko da.

9.4. Hasierako Prestakuntza Programan parte hartu eta behar den ziurtapena eskuratzen duen zuzendariari “Gai” kalifikazioa emanen zaio.

9.5. Hasierako Prestakuntza Programan “Gai” kalifikazioa eskuratzen ez duen hautagaia praktiketako zuzendari gisa arituko da, dagokien izendapenaren aldia bukatu arte.

9.6. Hasierako Prestakuntza Programa bukatu eta “Gai” kalifikazioa lortzen duen pertsona hautatua Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendari izendatuko da lau urterako, praktikaldiko urtea barne.

Praktikaldiko zuzendaria aldi baterako ezgaiturik badago, amatasun bajan edo eszedentzia berezian edo antzeko egoeran bada eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badu, eskatzen ahalko du praktikaldia luza dezala. Giza Baliabideen Zerbitzuak behin bakarrik luza ditzake praktikak hurrengo ikasturtera eta luzapen horrek ez du agintaldiaren lau urteko iraupena ukituko.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Hautapen batzordeek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 7an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Baremazioa
Zuzendari izateko hautagaiak aukeratzeko merezimendu lehiaketa

I. atala. Merezimenduak.

1. Lanbide esperientziaren balorazioa (3,5 puntu gehienez).

1.1. Betebehar gisa eskatzen diren bost urteetatik gorako esperientzia-urte bakoitzeko:

–0,25 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide bereko ikastetxe batean.

–0,10 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide desberdineko ikastetxe batean.

1.2. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako zikloko koordinatzaile gisa, departamentu didaktikoko buru gisa, mintegiko buru gisa edo antzeko postu batean egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:

–0,15 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide bereko ikastetxe batean.

–0,05 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide desberdineko ikastetxe batean.

1.3. Bigarren hezkuntzako katedradunen kidegokoa izateagatik:

–0,50 puntu.

1.4. Ikastetxe publikoetako zuzendaritzan aritzeko baimena izateagatik:

–0,30 puntu.

1.5. Nafarroako hezkuntza administrazioko postuetan Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile edo atalburu gisa edo hortik gorako karguetan, eta Estatuko hezkuntza administrazioan horien baliokideak diren karguetan, aritutako urte bakoitzeko:

–0,20 puntu, urte bakoitzeko.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabete osoko.

2. Zuzendari lanetako esperientziaren balorazioa (3,5 puntu gehienez).

2.1. Zuzendari karguan egoteagatik, 2008-06-30 arte:

–0,50 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide bereko ikastetxe batean.

–0,15 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide desberdineko ikastetxe batean.

2.2. Ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari karguan egoteagatik:

–0,30 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide bereko ikastetxe batean.

–0,10 puntu urte bakoitzeko, maila eta araubide desberdineko ikastetxe batean.

2.3. Alboko zuzendaritza karguetan egoteagatik:

–0,40 puntu urte bakoitzeko, alboko zuzendari karguan egoteagatik, maila eta araubide bereko ikastetxe batean.

–0,20 puntu ikasketaburu edo alboko idazkari karguan egoteagatik:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabete osoko.

3. Prestakuntza (3 puntu gehienez).

A. Ikastetxeen hezkuntza kalitatea hobetzeko prestakuntza.

3.1. Zuzendaritza eginkizunerako prestakuntza.

Ikastetxeetako kudeaketa eta zuzendaritzarekin zerikusia duten prestakuntza jarduerengatik:

–80 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko 0,25 puntu.

–61etik 80 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko 0,20 puntu.

–30etik 60 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko 0,15 puntu.

–30 ordutik beherako ikastaro bakoitzagatik 0,10 puntu.

3.2. Ikastetxeen kudeaketa eta zuzendaritzarekin, eta ikastetxeetan hezkuntza kalitatea ezartzearekin zerikusia duten argitalpenengatik, ISBNa edo ISSNa baldin badute: 1,5 puntu arte.

B. Prestakuntza didaktikoa.

3.3. Hobekuntza didaktikoko jarduerengatik (2 puntu gehienez).

–80 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko 0,25 puntu.

–60tik 80 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko 0,20 puntu.

–30etik 60 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko 0,15 puntu.

3.4. Irakaskuntzako kalitatearekin, programazio didaktikoekin eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin zerikusia duten beste argitalpenengatik, ISBNa edo ISSNa baldin badute: 1,5 puntu arte.

II. atala. Zuzendaritza proiektua.

Memoria baloratzeagatik zuzendaritza-proposamena ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin lotzen duen berariazko proiektu modura: 10 puntu gehienez.

II. ERANSKINA

Zuzendaritza taldea osatzeko proposamena
Zuzendaritza taldea osatzeko hautagaiak proposatutako pertsonek kargua onartzeko egiaztagiria

....................................................................................... jaunak/andreak, ......................................................................... ikastetxeko zuzendarigaiak, honako proposamen hau aurkezten du zuzendaritza taldea osatzeko:

–Zuzendariordea izateko proposatua (*).

Izena ................................................ Deiturak ....................................................................... L.E.Z.

Behin betiko destinoko ikastetxea

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan

Onartzen dut ................................................................................... k,

............................................, ikastetxeko zuzendarigaiak, ni izendatzeko egindako proposamena.

  Sinatua:

Ikastetxeko zuzendarigaia
Zuzendariordea izateko proposatua

–Ikasketaburua izateko proposatua (*) / Alboko ikasketaburua izateko proposatua (*).

Izena ................................................ Deiturak ....................................................................... L.E.Z.

Behin betiko destinoko ikastetxea

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan

Onartzen dut ................................................................................... k,

............................................, ikastetxeko zuzendarigaiak, ni izendatzeko egindako proposamena.

  Sinatua:

Ikastetxeko zuzendarigaia
Ikasketaburua izateko proposatua

–Idazkari izateko proposatua (*).

Izena ................................................ Deiturak ....................................................................... L.E.Z.

Behin betiko destinoko ikastetxea

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan

Onartzen dut ................................................................................... k,

............................................, ikastetxeko zuzendarigaiak, ni izendatzeko egindako proposamena.

  Sinatua:

Ikastetxeko zuzendarigaia
Idazkari izateko proposatua

(*) Kargu hori dagoen ikastetxeetan soilik.

Iragarkiaren kodea: F1406898