88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

UHARTE

Ebazpen jakinarazpena

1. Jarraian zerrendatzen diren ebazpen proposamenak ezin izan dira jakinarazi –zehazten diren zehapen-espedienteetan eman dira horiek, eta zirkulazioaren gaian indarrean dagoen araudia hausteagatik abiatu dira–. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Frogatutzat jotzen diren egintzak, egindako arau haustea, haren kalifikazioa, haren erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurrealdean “salatutako egintza”, “hautsitako araua”, ‘kalifikazioa” “salatutakoa” eta “zenbatekoa” izenburuak dituzten Iaukietan ageri dira.

3. Aurkeztutako alegazioek eta, halakorik bada, eskatutako frogaren praktikak ez dute inola ere egindako arau haustea ukatzen; beraz, ez dira onartuak izan.

4. Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikulua xedatutakoarekin bat, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epean, salatuak bidezkotzat jotzen duena alegatu ahalko du eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkeztu. Horretarako Udaletxeko Erregistro Orokorrera jo beharko du, edo azaroaren 26ko 3 1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideetakoren bat erabili.

5. Beste aldetik, aditzera ematen da espedientea eskura duela Uharteko Udalaren bulegoetan, bulego orduetan eta lanegunetan, hura aztertu dezan baita, hala balitz, arau haustearen argazkia ere, salatzailearen txostenaren etilometroaren egiaztatze ziurtaginarena, arau haustea baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik bada, eta zinemometroaren egiaztatze ziurtaginarena, arau haustea gehiegizko abiaduragatik bada.

Uharten, 2014ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Iñaki Crespo San José.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esped.: MULTRAF/2013/214. Jabea-matrikula: Beatriz Guibert Guibert (NA-6896-AY). Lekua: Itaroa Merk. Data: 2013/05/11. Ordua: 20:30. Kopurua: 200,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.D. ZEO: 94.2.D. ORD: -.

Esped.: MULTRAF/2013/240. Jabea-matrikula: Sheila Ochoa Ayerra (1508-BRJ). Lekua: Zubiarte, 26. Data: 2013/07/24. Ordua: 13:30. Kopurua: 200,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.A. ZEO: 91.2.I. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1406141