88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VALLADOLIDEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1213/2013 prozedura

José Luis García Roig jauna, Valladolideko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Luis María Pérez Cenadorrek eskaturik, gai arruntaren gaineko erreklamazioa dela-eta, TB-Solutions Advanced Technologies S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 0001213/2013 prozedura arruntaren barnean, erabaki da TB-Solutions Advanced Technologies, S.L.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko apirilaren 14ko 11:00etan ager dadin 001 Aretoan (Plaza del Rosarillo z.g. helbidean) adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta TB-Solutions Advanced Technologies S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Valladoliden, 2014ko apirilaren 7an.–Idazkari judiziala, José Luis García Roig.

Iragarkiaren kodea: J1405907