88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SANTANDERKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 11/2014 prozedura

María de las Mercedes Díez Garretas andrea, Santanderko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 0000011/2014 autoak bideratu dira, Tamara Rivas Nietok eskaturik, El Gaucho Express, S.L.ren aurka, eta horietan ebazpena eman da 2014ko apirilaren 4an. Hona hemen, hitzez hitz:

Dekretatzen dut:

Idazkari judizial andrea.

María de las Mercedes Díez Garretas andrea.

Santanderren, 2014ko apirilaren 4an.

Xedapen zatia:

Erabaki dut jarduketa hauetan 2014ko apirilaren 2an emandako autoa zuzentzea, honela: xedapen zatian, “8.453,59 euroko printzipala gehi 845,35 euro behin-behineko interes eta kostuetarako”, honako hau esan behar du: “8.473,59 euroko printzipala gehi 847,35 euro behin-behineko interes eta kostuetarako”.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe argitzen den ebazpenaren aurka bidezko den errekurtsoa.

Beraz, eginbide honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Idazkari judiziala.

Eta El Gaucho Express, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Santanderren, 2014ko apirilaren 7an.–Idazkari judiziala, María de las Mercedes Díez Garretas.

Iragarkiaren kodea: J1405904