88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 638/2013 prozedura

María Echeverría Alcorta andreak, Bilboko Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jesús Carballo González jaunak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Construcciones Adolfo Sobrino S.A.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Walferpinturas Sociedad Limitadaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 638/2013 lan prozedura arrunteko autoetan honako hau eman da:

Bilboko lan arloko 5. epaitegia.

Barroeta aldamar 10-PK: 48001.

Tel.: 94-4016694.

Faxa: 94-4016968.

N.I.G. P.V. / IZO EAE: 48.04.4-13/006484.

N.I.G. CGPJ / IZO BJKN: 48.020.44.4-2013/0006484.

Lan-arlokoa, arrunta 638/2013.

Gaia: diru kopuru baten erreklamazioa.

Demandatzailea: Jesús Carballo González.

Demandatua: Soldatak Bermatzeko Funtsa, Walferpinturas sociedad limitada eta Construcciones Adolfo Sobrino, S.A.

Hartz. ez demand: Fiskaltza.

260/2014 dekretua.

Eman duen idazkari judiziala: María Echeverria Alcorta andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko apirilaren 10ean.

Aurrekariak:

Lehena.–Jesús Carballo Gonzálezek sustatu du diru kopuruari buruzko prozesu hau, eta honako hauek dira demandatuak: Soldatak Bermatzeko Funtsa, Walferpinturas Sociedad Limitada eta Construcciones Adolfo Sobrino, S.A.

Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko gaurko eguna ezarri da.

Bigarrena.–Alderdi demandatzailea, behar bezala zitaturik egon arren, ez da agertu, eta adiskidetze-ekitaldia etenen lukeen zergatirik ere ez du alegatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.2 artikuluak dioenez, behar den bezala zitazioa egin zaion auzi-jartzailea agertzen ez bada eta adiskidetze-ekitaldia bertan behera uzteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, demandan atzera egin duela ulertuko du idazkari judizialak.

Horixe da kasu honetan gertatu dena.

Xedapen zatia:

Alderdi demandatzailea bere demandan atzera egintzat jotzen da eta prozesu hau amaitu dela deklaratzen da.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtso horrek ez du ondore etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. idatz-zatia, bigarren paragrafoa).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Walferpinturas Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon, 2014ko apirilaren 10ean.–Idazkari judiziala, María Echeverría Alcorta.

Iragarkiaren kodea: J1405908