88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

1453-2014 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legearen 1. artikulutik 10. artikulura bitartekoen kontra (foru lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzea baimentzen da)

Konstituzio Auzitegiak aurtengo apirilaren 8ko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 1453-2014 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, Gobernuko lehendakariak maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legearen 1. artikulutik 10. artikulura bitartekoen kontra sustatua. Foru lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzea baimentzen da. Aditzera ematen da Gobernuko lehendakariak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela, eta horrek etenda utzi dituela inpugnatutako aginduen indarraldia eta aplikazioa, errekurtsoa jarri zen egunetik aitzina –2014ko martxoaren 10a– prozesuko alderdientzat, eta ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, hirugarrenentzat.

Madrilen, 2014ko apirilaren 8an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1405817