88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 11/2014 prozedura

Tuteran, 2014ko apirilaren 14an.

María Mercedes Yanguas Vieira andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan hitzezko judizioaren 11/2014 prozedura (250.2) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Johan Manuel de la Rosa Geraldo jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2014ko apirilaren 14an.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.

Iragarkiaren kodea: J1405930