2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Prekarioko kontzesioen kanonaren errolda
Hiriko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen onestea prekarioko kontzesioen kanonaren 2014ko errolda, 219.775,29 euro egiten baitu. Orobat, erabaki zuen borondatez ordaintzeko epea ezartzea: 2014ko apirilaren 29tik 2014ko ekainaren 6ra.
Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bertzenaz, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.
Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tuteran, 2014ko apirilaren 28an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo.
Iragarkiaren kodea: L1406262