2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTIN UNX
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabortz egun balioduneko epea izanen da, legezko baldintzak bete eta San Martin Unxeko bake epaile titular eta/edo ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, bertan eskuratuko baitituzte eskabidea eta informazioa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
San Martin Unxen, 2014ko apirilaren 28an.–Jarduneko alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.
Iragarkiaren kodea: L1406235