2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena
Leitzako Udalak 2014ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Leitzan, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1406243