88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Kontribuzio berezien ezarpena

Fiteroko Udalak sareak onetsi ditu berritu eta zolatzeko borzgarren faseko obrak egiteko eta Lejalde eta Pontigo karrikak zolatzeko proiektuak, baita sareak berritu eta zolatzeko borzgarren faseko obrak egiteko kontribuzio bereziak ezartzea ere. Beraz, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientearen gainean egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten eta zergadunen administrazio elkartea era dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa izanen da.

Fiteron, 2014ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1406213