2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa Gorraizko C.2 unitatearen xehetasun azterlanean. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi duela Gorraizko C.2 unitatearen xehetasun azterlanean, B eta C lurzatietako gehieneko lerrokadurak aldatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatua bete beharrez, interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2014ko apirilaren 28an.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1406245