88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ikastetxeetan jateko diru-laguntzak emateko deialdia. 2014-2015 ikasturtea

1.–Arrazoiak: mota askotariko arrazoiek justifikatzen dute Udalak ikastetxeetan jateko diru-laguntzak ematea, hala nola honako hauek:

a) Adingabeen elikadura egokia bermatzea, haien familiek, arrazoi ekonomiko edo sozialak direla-eta, ezin dutenean hori bermatu.

b) Familia eta lana bateratzea, gurasoen lan ordutegia eta seme-alaben zaintza, bazkaltzeko orduan, bateragarriak izan daitezen.

c) Familia gunean desegituraketa duten umeek, dieta oso eta orekatuaren beharra baitute, jantokian parte har dezaten erraztea. Halaber, ohitura osasungarriak bultzatuko dira, jantokian gainerako umeekin bazkalduz.

Egia da aipatutako arrazoiak mota askotakoak direla. Hala ere, normalean horiek guztiek zerikusi nahiko zuzena dute familiaren egoera sozioekonomikoarekin. Hori dela eta, emanen den laguntza batez ere ekonomikoa da, gizarte eta hezkuntza arloko beste esku-hartze batzuekin batera koordinatuko den arren.

2.–Baldintzak:

Laguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte familiek:

1. Udalerriko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unean eta diru-laguntza jasotzen den bitartean.

2. Laguntza eskatu behar da Berriozarko Mendialdea I edo Mendialdea II ikastetxeetako ikasleentzat.

3. Administrazioaren beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izana.

4. Udalarekin inolako zorrik ez izatea diru-laguntza edo laguntza ematean. Udalak jakinaraziko die baldintza hau betetzen ez duten familiei, 10 egun balioduneko epean jakinarazpenaren egunetik zorrak kita ditzaten.

5. Familiaren diru-sarrerak tikiagoak izatea 2014-2015 ikasturterako Udaleko organo eskudunak onetsi urteko diru-sarreren erreferentziako taulan ezarri baino.

Aitzineko paragrafoaren edukia aplikatu beharrez, aurreko urteko (2013ko ekitaldia) errenta aitorpen bateratuetako diru-sarrerak edo familia-unitateko banakako aitorpen guztien baturak kontuan hartuko dira, baita familia unitate horretako kideen kopurua ere, hurrengo taulan adierazten den korrespondentziaren arabera (zenbatekoak urtero eguneratu beharko dira):

FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK, URTEAN

2 kide

12.139 euro

3 kide

13.050 euro

4 kide

14.280 euro

5 kide

15.305 euro

6 kide

16.330 euro

7 kide

17.354 euro

8 kide

18.478 euro

6. Salbuespenez, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek aitzinetik txostena eginda, udal organo eskudunak aipatu diren berariazko baldintzetakoren bat betetzen ez duten espedienteak baloratzen ahalko ditu, baita horiek diruz lagundu ere.

3.–Dokumentazioa eta epeak.

3.1. Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskuratuko den ereduaren arabera betetako eskabidea.

2. NANa edo AIZa. Aitzineko bi agirietarik bakarrik ere izan ezean, indarra duen pasaportea aurkeztuko da.

3. Bizikidetza unitateko kideen aitzin urteko (2013) errenta aitorpen bateratua edo banakako aitorpenen batura, edo haren egiaztagiri negatiboa, hori egitera behartuta ez badago, Ogasun Departamentuak luzatua.

4. Banantzea eta dibortzioa. Honela egiaztatuko da:

–Egitatezko banantzea: banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia edo notario agiria aurkeztu beharko da, jatorrizkoarekin alderatua, edo egoera hori erakusten duten beste agiri batzuk.

–Legezko banantzea edo dibortzioa: aurkeztu beharko dira hura xedatzen duten epai judizialen fotokopiak, jatorrizkoekin alderatuak.

5. Ezkontzaz kanpoko seme-alaba, aitak halakotzat aitortu badu: Haurraren zaintza eta arduraren eta mantenu-pentsioari buruzko neurrien fotokopia aurkeztuko da, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori egiaztatzen duten beste dokumentu batzuk.

6. Diru-sarreren urritze larria. Eskatzaileak espresuki jaso beharko du, eskaerari erantsitako orrian, aitzin urtean aitortutako diru-sarrerak larriki urritu badira, PFEZa aurkezteko egunetan ez aurreikusteko maneran, familia unitatean errentak eskuratzen zituzten kideetariko bat hil delakoz edo lanerako ezindurik edo langabe bilakatu delakoz, edo banandu edo dibortziatu delakoz eta/edo urritze hori sorrarazi duen bertze edozein inguruabar sozioekonomiko gertatu delakoz. Egoera horren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu nahitaez.

Aitzineko ataletan aipatzen den dokumentazioa izan ezean, eskatzaileek komenigarriak iruditzen zaizkien dokumentu eta ziurtagiriak ekartzen ahalko dituzte diru, gizarte edo familiaren aldetik bizi duten egoera frogatzeko,

Udalak ofizioz egiaztatuko ditu erroldatzea eta Udaleko zorrei dagokien egoera. Zorraren egoera egiaztatuko da, baita laguntza emain aitzin Udalarekin dituen betebeharrak ere.

3.2. Aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan utziko dira (Kaleberri 12, Berriozar) 2014ko ekainaren 15etik 30era bitarte, horretarako ezartzen den ordutegian. Epetik kanpo eskabiderik aurkezten baldin bada, horiek justifikatu egin beharko dira, eta Udalak ebatziko ditu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak txostena egin ondoren.

Epe arruntetik kanpo laguntzak eskatzen ahalko dira ondotik zehazten diren salbuespeneko inguruabarrak gertatuz gero, eta diru-laguntza ematen den datatik aitzina baizik ez dute eskuratzen ahalko, ez baitaiteke atzera eraginez eman.

–Salbuespeneko egoerak. Oinarri hauetan ezartzen denetik kanpora, familiako bertze kasu batzuk ere aztertzen ahalko dira, faktore soziosanitario larriengatik edo aparteko inguruabarrengatik adingabeek eskolako jantokia behar badute. Egoera horiek behar bezala frogatu eta baloratuta egon beharko dute.

Urritik maiatzera bitarteko hilabeteak, biak barne, lagunduko dira diruz.

4.–Prestazio ekonomikoaren estaldura.

Udalak kontu-sail bat atxikiko du aurrekontuetan, deialdi honen xede diren laguntzetarako; hartan, xede horretarako zenbateko osoa finkatuko da.

Udalaren diru-laguntza osagarria izanen da bertze administrazio publikoen edo ente publiko nahiz pribatuen aldetik xede bertsuarekin etortzen diren bertze laguntza edo beken aldera, eta ez da ikastetxeak jantokiagatik familiei kobratzen dien diruaren %45 baino gehiago izaten ahalko.

Familia guztiek jantokiaren kostu oso eta azkenekoaren %10 ordaindu beharko dute gutienez.

5.–Tramitazioa eta ebazteko proposamena.

Gizarte Zerbitzuetako langileek eta Berriozarko Udalekoek osatutako batzorde batek dokumentazioa egiaztatu eta baloratuko du; interesdunei akatsak zuzentzeko edo aurkezteko dokumentazioan zerbait argitzeko eskatzen ahal diete. Horren ondoren ebazpen proposamena eginen dio Udalari.

6.–Ebazpena, jakinarazpena eta laguntzen ordainketa.

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2014ko irailaren 15a baino lehen ebatziko du diru-laguntza ematea edo ukatzea, eta hori familiei, ikastetxeari eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari igorriko die.

Ebazpen horretan oinarriturik, aurrekontuan dagoen diruaren arabera, behar diren ikastetxeei laguntzen ordainketa eginen zaie, arduradunak adierazten duen kontu zenbakian; horretarako hiru ordainketa eginen da, bat urtarrilean, azarotik abendura arteko hiruhilekoan asistentzia justifikatu ondoan; bertze bat apirilean, urtarrileko, otsaileko eta martxoko asistentzia justifikatu ondoan, eta bertze bat ekainean, apirileko eta maiatzeko asistentzia justifikatu ondoan. Aurrekontuan dagoen diruaren arabera murrizten ahalko da laguntzen zenbatekoa.

Hiruhileko bakoitza bukatu aitzin, ikastetxeak Udaleko bulegoetan aurkeztuko du ikasle bakoitzaren egiazko asistentziaren xehakapena, hilabete bakoitzean jantokira zenbat egunetan joan den zehaztuz. Eransten den dokumentuaren arabera.

7.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri hauetan jasotzen ez den orotan honako hauetan aurreikusitakoa aplikatuko da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, eta haien ordez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea, Diru-laguntzei buruzko Foru Legea eta arlo horretan aplikatzen ahal den gainerako araudia.

8.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bertzenaz, argitara eman eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Berriozarren, 2014ko apirilaren 14an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1405837