88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza, Beriaingo eremu publikoaren garbitasuna, gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena

Beriaingo Udalbatzak, 2014ko apirilaren 3an egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Beriaingo eremu publikoaren garbitasuna, gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza, ondotik ematen baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Beriainen, 2014ko apirilaren 28an.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1406225