88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Datu pertsonaleko fitxategi berriaren sorrera

Arasko Udalak, 2014ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen datu pertsonalen fitxategi bat sortzea. Hona hemen haren testu osoa:

Arasko Udalak NA-10.052 ehiza barrutiko ehiza aprobetxamendua kudeatzen du. Aprobetxamendurako baimena erdiesteko, interesdunek eskaera bat egin beharko dute, behar diren agiriekin batera. Xede horrekin, beharrezkoa da fitxategi bat sortzea ehiza aprobetxamendurako baimenaren egiaztapen txartela eskuratu duten ehiztarien datu pertsonalak bilduko dituena.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.

Ikusiak ikusi, Arasko Udalak, osoko bilkuran bildurik, bertaratu guztiak bat etorrita, erabaki du:

Lehenbizikoa.–Ehiza barrutia izeneko fitxategia sortzea, ezaugarri hauek dituena:

Xede eta erabilera aurreikusiak: Ehiza barrutiaren kudeaketa. Txartela luzatzea, ehiza aprobetxamenduaren kuotak kobratzea. Emandako baimenen kontrola.

Datuen jatorria eta bilketa prozedura: datuak interesdunek berek ematen dituzte, eskabide batean erregistratzen baitira eta frogagiriak ematen.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ehiza aprobetxamenduaren baimenaren eskatzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa, sinadura.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Arasko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Hori guztia jendaurrean egonen da, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako ondorioetarako.

Arasen, 2014ko apirilaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1406028