88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Eslaba aldeko lurzati berrantolamenduaren erabakia onesten duena.

Eslaba aldeko lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, apirilaren 8ko 284/2014 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren Erabakia onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela deklaratu zen martxoaren 1eko 13/2010 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Eslabako udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen eta masa komunaren kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak ofizioz bidalitako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; Ingurumen eraginaren adierazpena; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:2000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; eta ingurumen balioen planoa, eskala berean egina.

Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 3.a, 31005 Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2014ko apirilaren 8an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1405607