88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

156/2014 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, jardunean ari diren langileei zuzendutako lanbide heziketaren eskaintza arautzen duena 2014-2015 ikasturterako, lanbide heziketako tituluak lortzen laguntzeko.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren arabera, funts publikoekin antolatutako prestakuntzaren eskaintza bideratuko da prestakuntza bizitza osoan sustatzera, eta egokituko da pertsonen helburu diferenteetara eta haien egoera pertsonal eta profesionaletara.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. idatz-zatiak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza-sistemaren barrenean eta kanpoan, garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten.

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan, hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen hartan, heziketa horretarako sarbidea arautzen da III. kapituluan.

Azkenik, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, lanbide heziketa ikasteko hainbat modalitate eta eskaintza jasotzen dira.

Horrenbestez, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena ikusirik, non lanbide heziketako tituluak lortzera bideratutako prestakuntzaren eskaintza egitearen alde agertzen baita. Eskaintza hori lanean ari diren langileen ezaugarriei egokituta egonen da eta lanpostuan lortutako ezagutza profesionala kontuan izanen du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jardunean ari diren langileei zuzendutako lanbide heziketaren eskaintza egitea 2014-2015 ikasturterako, 1. eranskineko oinarrietan adierazten diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan lanbide heziketako tituluak lortzen laguntzeko.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalera eta ukitutako ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko apirilaren 22an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Oinarriak

1. Jardunean ari diren langileei zuzendutako lanbide heziketaren eskaintza, 2014-2015 ikasturterako, hauxe da:

–Gizarte Integrazioko goi mailako heziketa zikloa, Iruñeko “Escuela de Educadores-Hezitzaile Eskola” ikastetxe bateratuan.

–Mendekotasun egoeran daudenei arreta egiteko erdi mailako heziketa zikloa, Iruñeko “Escuela de Educadores-Hezitzaile Eskola” ikastetxe bateratuan.

–Mendekotasun egoeran daudenei arreta egiteko erdi mailako heziketa zikloa, Elizondoko “Lekaroz-Elizondo” BHIan.

Onartzeko irizpideak eta matrikula

2. Prestakuntzako eta ebaluazioko prozedura hau hautatzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 20 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

b) Teknikari eta goi mailako teknikari tituluak lortzeko oro har beharrezkoak diren betebehar akademikoak betetzea.

c) Azken bost urteotan gutxienez ere bi urtetan lan egin izana, lanaldi osoarekin edo ordutan horren parekoa denarekin, betiere lortu nahi duen tituluari dagokion lanbide arloaren inguruan izan bada. Laneko esperientzia hori nahikoa izanen da Lantokiko prestakuntzaren modulua egitetik guztiz salbuesteko, 4. oinarrian aipatzen den onarpen batzordeak hala iritzita.

d) Urte batean prestakuntza eta ebaluazio prozesu bakar batean parte hartzea, hots, titulazio eta ikastetxe bakar batean.

e) Izena emateko eskabidea betetzea, 2. eranskinaren arabera, eta beharrezkoak diren agiri guztiak aurkeztea.

3. Aurreko atalean eskatutako baldintzak agiri hauen bidez egiaztatuko dira:

a) Adinari buruzko baldintza, nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen, identitatea frogatzen duen bidaia agiriaren, bisaren edo atzerritarren identifikazio txartelaren fotokopiaren bidez.

b) Titulazioaren baldintza, dagokion mailan sartzeko behar den tituluaren edo titulu horren gordekinaren fotokopiaren bidez.

c) Laneko esperientzia frogatzeko honako hauek aurkeztu behar dira:

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non adieraziko baitira enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia.

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan. Beren kontura ari diren langileen kasuan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan inskribaturik daudela frogatzen duen ziurtagiria eta zerga hori ordaindu izanaren frogagiriak.

–Eskatzaileak egindako hasierako txostena, ikasketa eta esperientziei buruzko informazio orokorra biltzen duena; horien artetik nabarmenduko ditu, atal batean, lortu nahi duen tituluari hobekien lotzen zaizkionak. Txosten horren eredu bat 3. eranskinean ageri da.

4. oinarrian definitutako onarpen batzordeak uste badu aurkeztu diren agiriak ez direla aski izangaiaren esperientzia behar bezala frogatzeko, azaldu den esperientzia baloratzeko prozedura osagarri bat ezartzen ahalko du.

4. Onarpen prozesua batzorde batek gainbegiratuko du. Ondoko hauek osatuko dute batzordea: ikastetxeko zuzendariak eta ikastetxe horretan behin betiko destinoa duten eta, oro har, kasuko lanbide arlokoak diren bi irakaslek gutxienez. Batzordeak eginkizun hauek ditu:

–Eskatzaileek aipatu diren onarpen baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea. Horri dagokionez, frogagirietan bereziki aztertuko da azaldu den esperientziak behar besteko iraupena duen eta dagokion tituluko lanbide profilari egokitzen zaion, horrela izangaia Lantokiko prestakuntzaren modulua egitetik guztiz salbuesteko.

–Prestakuntza eta ebaluazio prozesuan onartutako izangaien zerrenda ordenatua proposatzea, 4. eranskineko eredua erabiliz, sarbide probaren emaitzak bildu eta gero, halakorik egiten bada.

5. Plazak baino izangai gehiago badaude, ikasleak onartzeko hurrenkera honela ezarriko da:

a) “Escuela de Educadores-Hezitzaile Eskola” ikastetxe bateratuan, onartzeko hurrenkera ezarriko da kontuan harturik eskuratu nahi den tituluaren jarduera esparruan izangaien artean nork duen esperientziarik handiena.

b) Elizondoko “Lekaroz-Elizondo” BHIan, ikasleak onartzeko hurrenkera honela ezarriko da:

1. Kontuan hartuko da, lehenik, eskuratu nahi den tituluaren jarduera esparruan nork duen esperientziarik handiena, ikastetxearen eragin-eremu geografikoan (Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak) lanean ari direla frogatzen dutenen artetik.

2. Bigarrenik, kontuan hartuko da eskuratu nahi den tituluaren jarduera esparruan nork duen esperientziarik handiena, beren lana aurreko ataleko eremu geografikotik kanpo betetzen dutenen artetik.

Ikastetxeek plazen %10 arte gordetzen ahalko dituzte, sarrerako baldintzak beterik, prestakuntzako ikastetxeekin lankidetza hitzarmena duten enpresetan ari diren langileentzat.

Nolanahi ere plazen %5 gordeko da desgaitasuna duten ikasleentzat. Horretarako, desgaitasun hori agiri bidez frogatu beharko da.

6. Izen ematea dagokion zikloa eskaintzen den ikastetxean eginen da, 2014ko maiatzaren 12tik 16ra bitarte, biak barne.

7. Izangai onartuek ikastetxe horretan eginen dute matrikula, 2014ko ekainaren 9tik ekainaren 13ra bitarte, biak barne.

Proba bidezko sarbidea

8. Sarrera zuzenerako baldintza akademikoak bete ez arren, ebazpen honen 2. oinarrian aipatutako gainerako baldintzak betetzen dituzten izangaiak prestakuntza prozesuan sartzen ahalko dira, sarrera bereziko proba bat gainditzen badute, lanbide heziketako eskaintza honetarako bakarrik balioko duena. Proba horretan, izangaiak frogatu beharko du erdi mailako zikloko ikasketak egin ahal izateko ezagutza nahikoa baduela, edo goi mailako ikasketen kasuan, Batxilergoko helburuetarako heldutasuna baduela.

9. Prestakuntza eta ebaluazio prozesua garatuko den ikastetxean bertan emanen da izena sarrera proba berariazkoa egiteko, 5. eranskineko eskabide eredua erabilita.

Sarrera probak egiaztatu beharko du ikasleak kasuan kasuko ikasketak probetxuz egin ahal izateko ezagutza nahikoa baduela, bai eta kasuan kasuko lanbide arloaren inguruko gaitasuna ere. Probarako, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 9/2014 Ebazpenean aipatutako proben edukiari eta ebaluazio irizpideei buruzko ataletan ezarritakoari jarraituko zaio. Izan ere, ebazpen horren bidez egin da deialdia 2014. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan sartzeko, bai eta kirol irakaskuntzetan ere.

10. Sarrera probaren zatiren batean salbuetsirik egoteko, indarra daukaten arauetan ezarritakoa aplikatuko da.

11. Sarrera probaren prozesuan epaimahai bat eratuko da heziketa ziklo bakoitzerako. Ikastetxe bereko kide hauek osatuko dute:

–Ikuskatzailea, mahaiburu lanetan ariko dena.

–Zuzendaria.

–Idazkaria, epaimahaiko idazkari lanetan arituko dena.

–Ikastetxeko irakasle bat.

Epaimahaiak adituak eraman ditzake epaimahaira, prestatutako proben edukien eta mahaikideen espezialitateen arabera.

12. Epaimahaiaren eginkizunak:

–Sarrera proba antolatu eta ebaluatzea.

–Proban egotea eta kontrolatzea, zuzen egiten dela ziurtatzeko.

–Proben aktak 7. eranskineko ereduaren arabera betetzea.

Prestakuntzaren antolakuntza orokorra

13. Prestakuntza eta ebaluazio prozesua 2014-2015 ikasturtean eginen da eta heziketa ziklo bakoitzeko curriculumaren edukiak izanen ditu.

14. Langileen taldea, oro har, 20 lagunek osatuko dute. Kopuru hori handiagoa izan daiteke, baldin eta inguruabarrak zein diren ikusita arreta egokia eskaintzen ahal bada ikasle gehiago izan arren.

15. Irakasle talde batek eginen du izangai bakoitzaren prestakuntzaren eta ebaluazioren prozesua. Talde hori dagokion ikastetxeko ikasketaburuak gainbegiratuko du eta honako hauek izanen dira osatuko dutenak: ahal dela, heziketa zikloari dagokion lanbide arloko irakasle bat, “Escuela de Educadores-Hezitzaile Eskola” ikastetxe bateratuak izendatua, taldeko tutorea izanen dena, eta kasu bakoitzeko jardueraren arloko profesional espezialista bat, abuztuaren 2ko 260/1999 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera kontratatuko dena (dekretu horrek zehazten du Hezkuntza Departamentuak profesional adituak kontratatu eta izendatzeko araubidea).

16. Prestakuntza eta ebaluazio prozesuan, une jakin batzuetan, ziklo horretan eskolak ematen dituzten irakasleek parte hartzen ahalko dute, izangaien prestakuntza osatuagoa izan dadin.

17. Aurreko puntuan aipatu den irakasle taldeak eginkizun hauek izanen ditu:

–Izangaien taldearen ordutegiak antolatzea.

–Taldeari jarraipena egiteko plana eta izangai bakoitzaren prestakuntza plana diseinatzea, izangaiek beren ikaskuntzei buruz egindako hasierako txostenean oinarrituta.

–Izangaien prestakuntzaz arduratzea, ikasgeletan edo urrutiko modalitatean ematen denaz.

–Etengabeko eta azken ebaluazioko prozesuak egitea, dagokion titulazioa emateko.

Prozesuaren faseak

18. Irakasle taldeak, ebazpen honen 3.3 oinarrian aipatu den hasierako dokumentazioa aztertu eta izangaiarekin elkarrizketatu ondoren, izangai bakoitzarentzako prestakuntza plana diseinatuko du, eta plan hori titulazioa lortzeko beharrezkoa den prestakuntza profila osatzen duten gaitasunak lortzera bideratuta egonen da.

19. Prestakuntza planean lan kolektibo bat aurreikusiko da, ikastetxean egin beharrekoa. Lan hori presentziala izanen da, eta nahitaezkoa. Astean sei ordu erabiliko dira horretarako. Denbora horretan 15. oinarrian aipatu den irakasle taldearen ardurapean egonen dira izangaiak, arratsaldeko ordutegian ahal dela, izangaiek irakasle taldearen orientazioa jaso eta prestakuntza eta ebaluazioko jarduerak egin ditzaten. Fase horretan lanbidearen funtsezko alderdiak lantzeko prestakuntza jarduerak garatuko dira, helburuak lortzeko beharrezkoak direnak eta irakasleen edo profesional adituen parte-hartze zuzena behar dutenak.

Plan horretan banakako lana ere izanen da, izangaiak bere kabuz lor ditzakeen prestakuntzako helburuak erdiesteari begira. Jarduera hori urrutiko modalitatean eginen da batez ere, dela postaz, dela telefonoz edo dela prozedura telematikoz, eta irakasle talde bat arduratuko da horretaz, tutoretza pertsonalaren bitartez, aurrez ezarritako ordutegian. Zilegi izanen da, halaber, ikastetxera bertara joatea eta ikastetxeak prestakuntzarako dituen instalazioak erabiltzea, egoerak hala eskatzen duenean.

20. Ikastetxeko Zuzendaritzak tutoretza kolektiboen ordutegia zehaztuko du, erabil daitezkeen langileen eta materialen arabera, eta ikastetxeko programazio orokorrean ezarritako irizpideekin bat. Gainera, izangaien autoikaskuntza lagunduaren ordutegia ere zehaztuko da.

Ebaluazioa

21. Titulua lortzeko proba batzuen bidez eginen da ebaluazioa, eta proba horien edukiak indarra duen curriculumari eta dagozkion lanbide gaitasunei buruzkoak izanen dira. Probetan eduki teoriko eta praktikoak izanen dira eta horien bidez ikusten ahalko da, ebaluazio irizpideei eta probak egitekoei jarraikiz, ea izangaiak behar diren gaitasunak eta ahalmenak dituen.

22. Irakasle taldeak prestakuntzaren eta ebaluazioaren xede den titulua osatzen duten modulu guztietan kalifikatuko ditu izangaiak. Horietan guztietan kalifikazio positiboa lortuz gero, izangaiei dagokien titulu ofiziala ematen ahalko zaie.

23. Hezkuntza Departamentuak Ebaluazio Batzorde bat izendatuko du probak egiteko.

24. Ebaluazio Batzordea bost kidek osatuko dute; horietako bat batzordeburua izanen da eta beste bat idazkaria. Bermatu beharko da, lanbide modulu bakoitzean, gutxienez ere batzordekide bat irakasle lanean ari dela.

25. 2014-2015 ikasturteko deialdi arruntean titulazioa lortzen ez duten izangaiek iraileko deialdi berezian parte hartzeko eskubidea izanen dute, kurtsoa gainditu ahal izateko. Salbuespen gisa, berau justifikatzen duten arrazoiak daudenean, ikastetxeak Hezkuntza Departamentuari baimena eskatzen ahalko dio deialdi berezia egiteko epea zabaltzeko.

26. Ebazpen honek arautzen duen prestakuntzan matrikulatzen direnei baliozkotzeen arloan eta lantokiko prestakuntzaren modulutik salbuestearen arloan indarra duen araudia aplikatuko zaie. Laguntza prozesuan egin diren eta ebaluazio positiboa izan duten moduluen ebaluazio probak egitetik ere salbuesten ahalko dira.

27. Egiaztagiriak eta haien erregistroa egiteko prozedura Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa da.

28. Ikastaroen jarraipena eta ebaluazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eginen ditu.

2. ERANSKINA

Eskabidea, jardunean ari diren langileentzako lanbide heziketako ikasketen eskaintzan izena emateko

Ikaslearen datuak (NANean, AITan edo pasaportean agertzen diren bezala).

Lehen deitura:

2. abizena:

Izena: ....................................... NANa/AIT/Pasaportea:

Jaioteguna: ................ Jaiolekua:

Helbidea. Kalea/Plaza:

Herria: ...................... Probintzia: ...................... PK:

Telefonoa: ........................ Helbide elektronikoa:

Gizona q Emakumea

Minusbalioren bat ba al du?

Egindako ikasketak:

Zein enpresatan ari den lanean:

2014-2015 ikasturterako eskatzen duen ikastetxea eta zikloa.

Ikastetxea:

Heziketa zikloa:

Erantsitako agiriak.

q NANa/AIT/Pasaportea:

q Lan esperientzia frogatzea.

q Ikasketen ziurtagiria.

q Desgaitasuna frogatzea.

....................... (e)n, 20.....ko ................... aren ........(e)an.

Ikastetxearen zigilua

Interesdunaren sinadura

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

3. ERANSKINA

Aurreko ikaskuntzen gaineko txostena

I.–Izangaiaren datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

NANa/AIT/Pasaportea: ............................ Telefonoa:

Helbidea: Herria: .................................. Kalea/plaza: .................................... zenbakia: ............................... Probintzia

II.–Prestakuntza arautua1

III.–Arautu gabeko prestakuntza2

IV.–Lanbideko esperientzia3

V.–Lanbideko esperientzia nabarmenena4

1. Adierazi egindako ikasketa arautuak; eskatutakoa baino maila altuagoko titulazioa edukiz gero, erantsi haren fotokopia konpultsatua.

2. Adierazi egindako ikastaro edo ikastaro laburrak, prestakuntza jarduerak, egondako kongresuak, mintegiak, etab. Aipatu behar dira bakar-bakarrik agiri bidez (bertaratze agiriak, parte hartzeari buruzkoak, enpresa ziurtagiria, etab.) egiaztatzen ahal diren prestakuntza jarduerak, lortu nahi den lanbide profilarekin zerikusirik dutenak.

3. Adierazi zure lan bizitzan burututako lanbide jarduerak.

4. Aukeratu, aurreko ataletik, lortu nahi duzun titulazioari begira zure ustez garrantzitsuenak d(ir)en esperientzia(k). Horretarako, saiatu ondoko hauek zehazten: egindako jarduerak, lanean zenuen autonomia maila, lanaren antolaketa eta, oro har, zure ustez aurreko esperientziaz informazio zehatzena ematen duten inguruabarrak. Saiatu enpresen izenak, haien tamaina, produkzio sektorea eta gainerakoak ematen. Ahal delarik, informazio hori bermatzeko dagozkion egiaztagiriak eman beharko dira (enpresaren ziurtagiriak...).

4. ERANSKINA

Prestakuntza eta ebaluazio prozesurako onarpen batzordearen akta

.......................... (e)n bildurik ............................. heziketa zikloari dagozkion aurreko ikaskuntzen ebaluazio eta prestakuntza prozesua antolatu eta izangaiak baloratu behar dituen batzordea; izangaiek aurkeztutako frogak eta agiriak baloraturik, prozesu hau arautzen duen ebazpenean ezarritako irizpideei jarraikiz, honako erabaki hau hartu du:

Onartutako eskatzaileen zerrenda.

ORDENA ZK.

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA, ANTZINATASUNA
(puntu bat urte bakoitzeko)

Plaza duten izangaiak:

Itxaron zerrendan dauden izangaiak:

Baztertutako eskatzaileen zerrenda.

IZEN-DEITURAK

ARRAZOIA*

* Adierazi, zenbakizko kode baten bidez, baztertzeko arrazoiak, eta banan-banan aipatu, zerrendaren behealdean, arrazoi horiek. Adibidez:

(1) Sartzeko baldintza akademikoak ez betetzea edo dagokion proba ez gainditzea.

(2) Titulazioarekin lotutako lanbidean bi urtez aritu izana behar bezala ez frogatzea edo lan esperientzia hori ez izatea.

(3) Agiriak epez kanpo aurkeztea.

.................(e)n, 20......eko .......................aren ..............(e)an

Ontzat emana.:
Burua


Idazkaria


Batzordekideak

5. ERANSKINA

Eskaera, jardunean ari diren langileei zuzendutako berariazko lanbide heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko proban izena emateko

Eskatzailearen datu pertsonalak.

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NAN/AIT/Pasaporte zenbakia:

Helbidea: kalea/plaza

P.K. ............................ Herria

Probintzia

Telefonoa

Honako hau adierazi du: proba egiten den urte naturalean hogei urte beterik dituela.

Honako hau eskatzen du: heziketa ziklo honetan sartzeko probetan onartua izatea:

Heziketa zikloaren izena:

Ikastetxea:

.......................(e)n, 20.....eko ....................aren ......(e)an


Eskatzailearen sinadura

6. ERANSKINA

Epaimahaiaren ebaluazio akta, langileei zuzendutako goi eta erdi mailetako heziketa zikloetan sartzeko probarena

Ikastetxea:

Heziketa zikloa:

Gradua: ertaina goi mailakoa.

Herria:

Orriaren zenbakia:

LEHENTASUNERAKO HURRENKERA ZK.

IZEN-DEITURAK

KALIFIKAZIOA

Akta honetan ..................................... ikasle biltzen dira. Zerrendako azkena ......................................... da.

.......................(e)n, 20.....eko ....................aren ......(e)an

Ontzat emana.:
Burua


Idazkaria


Batzordekideak

Iragarkiaren kodea: F1406076