1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
112/2014 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310233 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titularra aldatzea eta ES15310334 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen baja baimentzen duena.
2014ko martxoaren 31n Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da, honako hau eskatuz:
–Mahastien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko ES15310233 erregistro zenbakia duen baimenaren titularra aldatzea, B71166201 IFZ duen Viveros Hermanos Iñigo Esparza, S.L. izan dadin.
–ES15310334 ekoizlearen mahatsondo amen lursail guztiak eta mahatsondoaren ugalketarako materialak ES15310233 ekoizleari eskualdatzea.
Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak egiaztatu du eskaerarako arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, guztia Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat. Gainera, ES15310334 ekoizlea landare-oinen lurzatirik eta mahatsondoaren ugalketarako materialik gabe geratu denez, egokia da mahatsondo landareen ekoizle gisa duen baimena deuseztatzea eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan baja ematea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Baimena ematea mahastien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko ES15310233 erregistro zenbakia duen baimenaren titularra aldatzeko, B71166201 IFZ duen Viveros Hermanos Iñigo Esparza, S.L. izan dadin, ES15310334 ekoizlearen mahatsondo amen lursail guztiak eta mahatsondoaren ugalketarako materialak ES15310233 ekoizleari eskualdatzeko, eta ES15310334 mahatsondo ekoizlearen baimena bertan behera utzi eta baja emateko Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Iñigo Esparzari, Juan Jesúsi (Viveros Iñigo-Esparza), Iñigo Esparzari, José Ignaciori, Viveros Hermanos Iñigo Esparza, S.L.ri eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2014ko apirilaren 8an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F1405429