88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

111/2014 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310263 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titularra aldatzea baimentzen duena.

2014ko apirilaren 3an Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da, honako hau eskatuz:

–Mahastien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko ES15310263 erregistro zenbakia duen baimenaren titularra aldatzea, B71155790 IFZ duen Viveros Los Arcos, S.L. izan dadin.

Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak egiaztatu du eskaerarako arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, guztia Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Mahastien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko ES15310263 erregistro zenbakia duen baimenaren titularra aldatzea, B71155790 IFZ duen Viveros Los Arcos, S.L. izan dadin.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Los Arcos Mañeru, Lucíari, Viveros Los Arcos, S.L.ri eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2014ko apirilaren 8an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1405439