88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105/2014 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordetuta, gai fitosanitarioak aplikatzeko gaitzen duen prestakuntza (maila kualifikatua) 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako eskakizun berrietara egokitzeko ikastaroa, Fundagro fundazioak aurkeztua, onesten duena. Prestakuntza hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 75/2006 Foru Aginduaren arabera ematen da.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 75/2006 Foru Aginduaren arabera ematen den prestakuntza 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako eskakizun berrietara egokitzeko ikastaro bat (maila kualifikatua) onesteko eskatu du Fundagro fundazioak.

Nafarroan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 76/2013 Ebazpenak arautzen du egokitzapen ikastaro hori, haren bidez adostasuna eman baitzen fitosanitarioak aplikatzeko gaitasuna ematen duen prestakuntza Pestiziden erabilera jasangarriari buruzko 128/2009 Zuzentaraura egokitzeko.

Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 124/2012 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi ziren araudiak nekazaritza arloan Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari ematen dizkion eskumen administratibo batzuk.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Gai fitosanitarioak aplikatzeko gaitzen duen prestakuntza (maila kualifikatua) 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako eskakizun berrietara egokitzeko ikastaroa, Fundagro fundazioak aurkeztua, onestea. Prestakuntza hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 75/2006 Foru Aginduaren arabera ematen da, eta ikastaroan baldintza hauek bete beharko dira:

–Ikastaroaren edizioetan, aurkezten den dokumentazioan adierazten diren programak, eskola orduak, irakasleak, edukia eta ebaluazioko kontrolak errespetatu beharko dira.

–Ikastaroaren edizio bakoitza hasi baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere, horren berri eman beharko zaio Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari.

–Ikastaroa bukatutakoan, txosten bat aurkeztu beharko da departamentu horretan, emandako ikastaroaren emaitzei buruz.

–Ikastaroa aprobetxamenduz egin duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.

–Gai fitosanitarioen manipulatzaile txartela emateko, aipatu departamentuak zehazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

–Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren ariketen dokumentazioa gorde beharko da, eta Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskura utzi, ebaluazioa egin eta urtebetez, gutxienez ere.

–Prestakuntza, dokumentazioa eta ikastaroan erabilitako gainerako material lagungarria eguneratuta izan beharko da edizio bakoitzean eta, behar denean, Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako irizpideei jarraituz zuzenduko dira.

–Eskaeran emandako informazioan edozein aldaketa izanez gero, haren berri eman beharko zaio Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2014ko apirilaren 4an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1405363